galbahe

iz. 1. Aleak, hondarra, ikatza, etab. bahetzeko erabiltzen den bahe xehea. 2. Baliagarri edo onesgarri ez dena bereizteko irizpide edo prozedura. Zentsuraren galbahetik pasatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: bahe, arrazko, ogi-bahe, artza, maze, zetabe, zaranda (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) criba, harnero, cedazo, tamiz (2) criterio o método para hacer una criba, para seleccionar
fr crible, tamis
en sieve, sifter

Oroimenak bere galbahe magikotik pasatzen dik guztia, ia ez sinesteko moduan. [Azken hitzordua, Sandor Marai / Xabier Olarra (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Hiriko egonaldian ikusitakotik erne behar zuen testuak; egin zezala oroimenak, bere gisara bezala, galbahe lana. [Lekuak, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

galbahe (FlickrCC, Little Sadie)