galdu-gordean
adb. 1. Galtzeko zorian. Itsasoa biziro haserretu, eta gau guztian galdu–gordean zebiltzala. 2. (B) Helbururik gabe, noraezean. Galdu-gordeko ibilerak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: adlag.
[galtzeko zorian] galzorian
[helbururik gabe] Bizk. noraezean (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) a punto de perder(se) (2) a la aventura, a la buena suerte, a la buena de Dios; sin rumbo fijo
Arriskua hautatu duelako, labain egiteko punttuan ibili delako, sinonimoen almazena bapo dantzatu behar izan duelako, galdu-gordean zeukan hitzen bat mihiratu zaiolako berak ere uste ez zuela, eta premiarik handiena zeukan orduan. [Hogeita bina, Andoni Egaña (Hariadna, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply