ganbelu

adj. Lgart. Kirtena, inozoa. Ik. gamelu. Ganbelua galanta, hi! Ganbelu batekin ezkondu zen.  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ganbelu. Etim. Para el grupo nb, v. FHV 360.

1. (V), ganbelo. Ref.: A; Etxba Eib. Camello. “Job, Hus-ko aitta zarran aberastasunen artian, ziran iru milla ganbelu” Etxba Eib. v. gamelu. Tr. Documentado sólo en la tradición meridional. Idi, ganbelu, zaldi ta abere askok. JJMg Mayatz 24. Bizkarraz ganbelua, belarriz astua. AB AmaE 238. Ganbeloaren burua / orratz zulotik iragotia. AB Olerk 99. Gaiñez egingo duzu ganbeluz eta Madiango ta Epako dromedariz. (Is 60, 6). Or MB 110 (Ker ganbelu; Dv kamelu, Ol gamelu). Gazteak gaztelu ta zarrak ganbelu. EgutAr 28-4-1959 (ap. DRA). Bai nekagarria dala ganbeluaren ibillera. Anab Aprika 38. Zazpi eguneko txangoa ganbeluz egitea. Ib. 39. v. tbn. Urruz Urz 11. JanEd II 140. Altuna 22. NEtx LBB 304. (Como primer miembro de comp.) Ez omen da “mehari” bezelako ganbelu-arraza korrika. Anab Aprika 45. Ganbelu-baba pilla ederrak. Ib. 35. Ganbelu-talde aundiak. Ib. 21.

2. (V-gip ap. Etxba Eib y Elexp Berg ). “(Fig.), alto, desgarbado. Ik. gandula. Ikusi al dozu emen mutill ganbelu bat?” Etxba Eib. “Ganbelu, ‘camello’ esan nahiko du. Adjetibo bezala erabiltzen da. Pertsona altu eta ganorabako xamarrei esaten zaie. Bihotz onekua da, ganbelu samarra izatia eze. ‘Camello’ esateko, kamellua esan ohi da” Elexp Berg. Txanton oilloa; orretariko gizona, ganbelua. A BeinB 59 (“camello” en el voc. del final). I, badakit nik ze aizan i, ganbelua galanta. Ag AL 34. v. tbn. Ezale 1898, 219b. Au [Mañasi], itsutua dagolako, ganbelu bategaz ezkonduko da. Ag Kr 157. Orain doguz, bai orain, / negarrak, uluak, / igazi dauskunian… / “Mando” “Ganbeluak”. Enb 206.

GANBELU-ILE. Piel de camello. v. GAMELU-ILE. Joanek ganbelu-illezko jantzia zeukan. Or Mt 3, 4 (Ker ganbelu-ulezko).

GANBELU-LARRU. Piel de camello. Basamortu gorrian ganbelu-larruzko txaboletan. Anab Aprika 86. Gizonak du predikatzen mortuetan / ganbelu narruzko hitz giartsua. Azurm HitzB 42.

Sinonimoak: izond. beh.

[kirtena]: arin, babalore, babo, bulunba, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e., pikabuztan Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Heg.) (lgart.) estúpido, -a, necio, -a, tonto, -a, lerdo, -a (2) iz. camello
fr (1) iz. (Heg.) (lgart.) stupide, bête, idiot, -e, empoté(e) (2) iz. chameau
en (1) iz. (Heg.) (lgart.) stupid, silly, dumb, foolish (2) iz. camel
port (1) iz. (Heg.) (lgart.) estúpido(a), néscio(a), bobo, bocó (2) iz. camelo

Testuinguruan

Ganbelu batekin ezkondu zen. (Hiztegi Batua)