gardostu

ad. Gaingiroki erre.

Orotariko Euskal Hiztegian

gardostu (V-ger-m-gip), galdostu (V-ger-gip), gardoztu (Zam Voc), garbostu (V-gip). Ref.: A (gardostu, galdostu); Iz UrrAnz (garbostu), ArOñ (galdostu).

Chamuscar; escaldar. “Gardostu da oillo illak, lumatsak obeto kendutiarren, sutan erabiltia. Baita esaten jako sukarastau be” A Txirrist 69. “Gardostu esaten deutse beste batzuk tripakixak eta odolostiak […] ur irakiñetan sartu ta gero, arrasta arrasta gaiñibetiaz garbitziari” Ib. 69. “Galdostu, escaldar, pasar las viandas por agua hirviendo” A. “Garbostu, 1.º pasarlo por la llama. 2.º dejar una vianda sin hacerla bien con fuego, de prisa” Iz UrrAnz. “Galdóstu, galdósketan, dejar una cosa sin asar o sin quemar bien una madera” Iz ArOñ. [Usakumeak] ill, lumatu ta gardostu […] sutan luma apurretati garbituteko. Mg PAb 104. [Tormenturik] enzunena, beti beti erre, kiskildu, tximindu ta gardostuten egon biarra. CrIc 35. Eurotarikoen bati entzunda daukatsat ba, Purgatorixuan arimaak gardostu egiten diriala. A Txirrist 69s. [Tupiñetik] ateratzen du burruntzalia ta galdosten dio bularra naastekari arekin. Or Mi 80s. Zuku beruaz iñoiz galdostu danak, otzari be putz. Otx 68. Garbitu ta gardostu bearra luke alda-gogoak, Pitagoraren iritziz […] geroago ta bikainago ledin. Zait Plat 60. v. tbn. NEtx LBB 248 (gardozten).

 

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es da/du ad. chamuscar(se), socarrar(se), sollamar(se), quemar o tostar superficialmente
fr (quemar por el exterior) faire roussir; (quemarse) se brûler v pron
en (quemar por el exterior) scorch, singe; prnl (quemarse) burn yourself, singe yourself
port chamuscar-se

Usakumeak hil, lumatu eta, luma apurretatik garbitzeko, gardostu(Hiztegi Batua)

gardostu (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)