garro

iz. ZOOL. Ornogabe askoren gorputzeko, bereziki buruko, organo edo luzakin lirain eta zalua, tentakulua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[garro] : erro (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (Zool.) tentáculo
fr tentacule
en tentacle
port (Zool.) tentáculo

Entzun:

Gidarien besoak ikusi dituzu autoetako leihoetatik zintzilik, ordulari itsusietan bukatzen diren garro iletsuak gehienak. [Eta handik gutxira gaur, Eider Rodriguez (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Esan duen eran, bazirudien olagarro erraldoi bat urpetik sortua zela, garro bakoitzarekin musika tresna bana joz, eta, ontzi kaskoari itsatsita, barkuari aurrera egitea galarazten ziola. [Belarraren ahoa, Harkaitz Cano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Gogoz sartuko zatekeen Huck, maite zuen lehian jardutea eta nekeak dakarren nagitasun hori, lagunak ordea “Señorito alaenak! ” esaten zion, mespretxatu egiten zituen, “Horiek ez zakitek zenbat erro dituen olagarroak! “. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

garro (FlickrCC, Zanthia)