gaubeila

iz. Beila. Gaubeila hilaren alde otoitz egiteko da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.

    [hildako bat beilatzen ematen den denbora]: beila, gaubela  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es vela mortuoria
fr veillée mortuaire
en vigil [watching over a sick person]
port vela mortuária

Entzun:

Maitasuna

gaubeila (Libreta horiko poemak, Pako Aristi)

Maitasuna
urteak iraun ditzakeen
treneko bidaia bat
da.
Txartelak ez du markatzen
jaitsi beharreko geltokia.
Urteak iraun ditzake
trenetik salto egin edo ez
iragandako bidaia honek.
Egun batean
maitasunak
geltoki abandonatuetako
bakardadearen itxura
hartzen duen arte.
Heriotza da. Goibelaldia.
Denboraren gaubeila.
Berriro abiatzeko agindua
emango digun loraldia.

[Libreta horiko poemak, Pako Aristi (Susa poesia, 2003)]