gazikara

 izond. Pixka bat gazia (uraren kasuan, ur gazia eta geza nahastean eratzen den itsas ur diluituaz esaten da). Ongi xukatu ez den gazta gazikara gelditzen ohi da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegia:

gazikara (A, que cita Dv Dial). Algo salado. Ongi xukhatu ez den gasna gazikara gelditzen ohi da. Dv Dial 87 (It gazi antza, Ip gazixe).

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) izond. ligeramente salado (2) izond. [uraz] salobre
fr (1) légèrement salée (2) saumâtre
en (1) slightly salty (2) salty
port (1) ligeiramente salgado (2) salobro(a)

Entzun:

Ongi xukatu ez den gazta gazikara gelditzen ohi da. Dv Dial 87 (It gazi antza, Ip gazixe). [moldatua]

gazikara (Gaurko hitza, CC)