gehiago

1 zenbtz. asko eta kideko zenbatzaile zehaztugabeei dagokien konparatibozko era. (Izen sintagma bati dagokiola, haren eskuinean; kasu atzizkiak hartzen baditu, mugagabean hartzen ditu). Ik. areago; haboro. Anton. gutxiago. Diru asko, diru gehiago. Etxe berri gehiago erosi ditu. Gogo gehiago agertzen dute orain. Urrats bat gehiago. Denbora gehiago behar du. Lo gehiago egin. Han eta leku gehiagotan. Arreta gehiagoz zaindu.

2 zenbtz. (Izenordain zehaztugabe bati edo galdetzaile bati dagokiola, ‘aipatzen denaz beste’ adierarekin). Ik. beste1 2. Zerbait gehiago. Ez naizela ezer gehiagoren jabe. Zer gehiago egin dezakezu? Beste zenbat gehiagori ere ez ote die esan? Eta nork gehiago?

3 zenbtz. (Izen sintagma ezabaturik). Diru asko zuen eta orain gehiago du. Beti gehiago nahi du. Markiegik eta beste gehiagok. Ez zuen gehiagoren beharrik. Ez nazazula gehiagotara hertsa. Horretarako eta gehiagotarako gai da. Inoiz baino gehiagoren eske.

4 adb. Orain lau aldiz gehiago balio du. Beharrezkoak ditugu, gero eta gehiago, erdaratiko hitzak. Denok, nork gehiago, nork gutxiago, aldatzen dugu hizkuntza.

5 zenbtz. (Desberdintasunezko erkaketako bi alderdiak agertzen direla). Zuk baino diru gehiago dut. Animalia batzuek gehiago irauten dute beste batzuek baino.

6 adb. (Ezezko esaldietan). Aurrerantzean. Ik. berriz 1; berriro 1. Ez zaio gehiago ahaztuko. Ez nire aurrean gehiago jar. Ez zuen gehiago Ama Birjina ikusi. || Ipar. Aita-amek, aita-ama bilakatu direnetik, ez dakite gehiago zer den amodioa. Gehiago ez zuen nehork kasurik egiten.

(Hiztegi batua)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

adond. [haboro]: haboro Zub.

zenbtz. [haboro]: haboro Zub.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es adb./ zenbtz. zehaztgb. (kasu-atzizkiak mugagabean hartzen ditu) más
fr adb./ zenbtz. zehaztgb. plus
en adb./ zenbtz. zehaztgb. (kasu-atzizkiak mugagabean hartzen ditu) more
port adb./ zenbtz. zehaztgb. (kasu-atzizkiak mugagabean hartzen ditu) mais

Testuinguruan

Ustezko paradoxa ez da horren paradoxikoa. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]

Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan (euskaraldia.eus)