gizarte-markatzaile

Gizarte-markatzaile zerbitzuak interneten, –edo intranet batean–, nabigatzen duten erabiltzaileei gustuko estekak edo laster-markak, –gustuko helbideak–, gordetzeko, etiketatzeko, sailkatzeko, editatzeko, bilatzeko eta partekatzeko aukera ematen duen online zerbitzuak dira.

1996. urtetik aurrera hasi ziren horrelako zerbitzuak interneten hedatzen. 2003. urtean Yahoo enpresak Delicious sortu zuen, hasieran del.icio.us. Delicious horrek arrakasta handia izan zuen eta etiketatzeko sistema interneteko komunitatean hedatzen asko lagundu zuen. Erabiltzaileak gero eta gehiago hasi ziren gustuko webguneen URL helbideak etiketatzen, eta etiketa horiek editatzen, gordetzen, sailkatzen eta modu askotan partekatzen. Jarraitu irakurtzen… (Wikipedia)

Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

es marcador social
fr marque-page social, navigation sociale, partage de signets, social bookmarking
en social bookmarking
port social bookmarking

Entzun:

2003. urtean del.icio.us sortu zen, geroago Delicious izenarekin hedatu den zerbitzua. Delicious izan zen laster-markak biltzeko lana etiketatzeko sistema arrakastatsu batekin bideratu zuen lehen zerbitzua. Etiketak editatu, sailkatu eta gorde egiten dira handik aurrera, horixe bihurtu da sistemarik hedatuena. Etiketak modu pribatuan gorde daitezke edo publikoak bihurtu eta hainbat modutan partekatu.

Egun interneten arrakasta gehien daukaten aplikazioen artean, hainbat bilatzaile eta nabigatzaileekin batera, gizarte-markatzaile zerbitzu batzuk daude. Ikus Gizarte-markatzaileen zerrenda. (Wikipedia)

Nik Delicious asko erabili izan dut, baina, egun, Diigo da nire gizarte-markatzaile gogokoena, laster-markak gordetzeaz gain, beste aukera ugari eskaintzen dituelako (taldean lan egin, zerrendak osatu, web orrietan oharrak ipini…). Hementxe uzten dut aspaldi sortutako tutorial bat: