gorontz
iz. Bular eta gerrialdea estu lotzen dituen jantzi mahukarik gabea, bereziki emakumezkoena eta azpikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘gerruntze’)
iz. Bular eta gerrialdea estu lotzen dituen jantzi mahukarik gabea, bereziki emakumezkoena eta azpikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘gerruntze’)
leire narbaiza 9:16 pm on 2012/12/30 Permalink
Aupa, Maite!
Hiztegiak askotan taidoreak dira. Nire ustez gorrontzea ez da kortsea. Agian jatorri bera dute, baina badute ezagurrai ezberdin bat behintzat. Gerruntzea oraingo bularretakoaren aurreko janzkia da. Izan ere, egungo bularretakoak 100 urte eskaz dauzka. XIX. mendeko emakume arruntek erabiltzen zuten gerruntzea (Corpiño gaztelaniaz) bularrari eusteko, hainbat janzkera tradizionaletan agertzen den bezala.
Kortsea, bestalde, esango nuke gerruntzearen aldaera dela, baina helburua ez da huts-hutsean bularrari eustea, gerria estutzea baizik, Eskarlata O’Harak Mamiri eskatzen zioana, alegia.
Tira, zazpikia izango naiz, baina esan beharra nuen!
Ondo segi eta mila esker!