grisola
iz. (B) (pl.) Barrabilak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[koskabiloa] barrabil, koskoil Ipar., koskabilo beh., potro beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Labayru ikastegia eta Word Reference):
es turma, criadilla, testÃculo
fr testicule
en testicle
Txitak, grisolak eta urdaia, maiatzeko maira. (RS 39) (Itzulp. Pollitos, turmas y tocino, para la mesa de mayo) (Labayru Ikastegia)
xme 10:46 am on 2012/05/22 Permalink
grisola hitza sekula entzun gabe; adibidea RS izateak pentsarazten dit aspaldi galdutako berba dela; inork badaki oraindik erabiltzen den inon?
xme 10:51 am on 2012/05/22 Permalink
hitz egokia dirudi, ez barrabil-en enegarren sinonimoa izateko, ezpada harategi eta jatetxeetako terminologiarako, abere arren zintzilikario horiek izendatzeko.
Maite 1:50 pm on 2012/05/22 Permalink
Aupa, Xabier! Nik, behintzat, ez dut sekula entzun. Orotarikoak hauxe dio:
grisola (det.; V-arc ap. A; Lar Sup, Aizk, Lcq 182, H).
“Turmas, grisolak” Lar Sup. “Grisolak (Cb), turmas, criadillas” Aizk (que cuando cita a Cardaberaz como ref. parece tratarse en realidad del suplemento de Larramendi). “Sorte de truffe” H. “1.º turma, testÃculo o criadilla. 2.º (Cb), turma de las landas (Bot.)” A. Arien grisolak maiatzean dira onak. RS 115. Txitak, grisolak ta urdaia maiatzeko maira. Ib. 39.
Jozulinek proposatu zituen bai hitza eta baita atsotitza ere. Ea berak zerbait argitzen digun! 🙂
Bestalde, ez zait garbi geratu gizonezkoen barrabilak izendatzeko erabiliko ote den/zen…