hagoan

adb. (batez ere Ipar.) Orekan, erori edo aldatu gabe. Ezin hagoan egonez behera eroria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: adlag. Ipar. zah.
[orekan]
orekan (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es en equilibrio, firme
en in equilibrium

Ezin hagoan egonez behera eroria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Ezen, esperientziaz badakigu, haurrek, haien gorputza beti hagoan bezala baitago, irri edo nigar egiten dutela beste batzuek irri edo nigar egiten dutela ikusten duten ber; eta, gainera, besteek egiten ikusten dutena, berehala imitatu gura dute, eta, azkenean, berentzat nahi dituzte besteei atsegin zaizkiela irudikatzen dituzten gauza guztiak . [Etika, Spinoza / Piarres Xarriton (Klasikoak, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

hagoan (FlickrCC, Mammaoca2008)

hagoan egon:

Anjel Lertxundiren Ahoan, ez hagoan artikuluan ‘hagoan egon‘ esamoldea topatu dugu. Hementxe berak emandako azalpena:

Biziaren hari flakoak zauzka hagoan, irakurri nion Andre Baraziart uztariztar klasikoari. Hagoan egotea, hiztegiek hala diote, hiltzeko zorian egotea omen; hil edo biziko oreka zailean bizitzea. Uztaritzera joan zitzaidan gogoa: euskararen bizia hari sendoago batez lotzeko, Uztaritzeko Herri Kontseiluak euskara herriko hizkuntza ofizial izendatu du «frantsesaren hein berean».

Hartan eta halakoetan nenbilela joan zen igande arratsaldea plazerki entretenitzen, Jokin Oregi lagunaren mezua Lekeitiotik, hango esapide baten berri emanez: lekeitiarrek «amua ahoan du» esaten omen dute hil zorian dagoen jendearengatik. Bitxi da: hagoan eta ahoan hitzek hoskidetasuna dute antzeko, baina ez esanahia; bi lokuzioek, ordea, gauza bera adierazten dute.

Nolanahi ere, eta bitxiak bitxi: uztariztarrek aho-bizarrik gabe adierazi dute euskara ahoan nahi dutela, eta ez hagoan, are gutxiago amutik.