haizealdi

iz. Haize bolada. Garagar sailetan haizealdiak buruxkak makurtzen dituen bezala. Haizealdi madarikatu batek jasotako gonei ezin eutsirik(Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

Tiempo ventoso, temporal de viento.  Arrauneri erme eragiñez, edo, aize-aldi ona eratzen bazitzaien, agai (makilla) lerdenari bela egotzika. Elizdo EEs 1925, 214. Aizealdi bigun onek ere aldegingo baitigu, gauden goxo-goxo, sutondoan katua baño areago. Ldi IL 28. Esan zitekean aren biozpean ekaitzaldirik eta aizealderik sekula etzala sortu. TAg Uzt 114. Barealdiaren atzetik datorren aizealdi zakarrak bezela. Ib. 252. Aize-aldi danean, mendian sua piztutzea edo mendira sua eramatea estu-estu debekatuta dago. Ego-aize-aldi danean batik-bat. EAEg 6-3-1937, 1216. Alakotan autokarra gelditu, aize-aldia joan arte, ez baizan ezere egiterik ez-ikusi artan. Anab Aprika 96. Eta gauz auek siñale zigurrez ikasi ditzagun, bero-euri-aize aldiak alegia [...]. Ibiñ Virgil 77.

 Racha, ráfaga de viento.  Zakar-pila isasten dun aizealdiak bezala, gu Yainkoaren arnasak garamatzi. Or Mi 135. Garagardian aizealdiak buruxkek betbetan makurtzen ditun bezala. Ib. 143. Gazteño, ez al dakusan an beian zuen dendako euna aize-aldiak eragiña? Ib. 106. Aize-aldi batek etzinarazten gaitu; bultzadarik txikienak amilduarazten. Ldi IL 134. Ezkerreko mendi-bizkarrak ezkutazen zun itxasaldeko aizealdietatik. TAg Uzt 153. Sargori zegon, ordea, alaere. Etzan aizealdirik. Ib. 107. Aizealdi madarikatu batek jasotako gonak ezin eutsika. Etxde JJ 104. Aizealdi on batek jotzen zionean, [...] belak zabaldu eta Jaungoikoak agintzen zunez navegatzen zun. Etxde Itxas 130. Eta zebillela-zebillela, aidea urratu zuan irugarren aize-aldiak. NEtx LBB 184.

Sinonimoak: iz.

[haize-erauntsia]: haize-boladahaize-erauntsihaize-kolpe (UZEI sinonimoen hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. racha, ráfaga [de viento]
fr iz. rafale
en  iz. gust
port iz. ráfaga, rajada, lufada

haizealdi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)