halabeharrezko

adj. Halabeharrez gertatzen dena, ezin saihestuzkoa. Azken ahapaldiak halabeharrezko bihotz ikara sortzen digu (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

HALABEHARREZKO.

a) Que casualmente viene a cuento, que casualmente es apropiado.
Egun batez […], ikasleak aintzin neduzkala, etorrita oles egin zidan […]. Ikaskizuna alabearrezko zan. Ua argitaratzean, alderakizun egoki bat zitzaidan burura, zirku-iokutik artua […]. Ark […] arengatik esan nula uste. “Et forte lectio in manibus erat”. Or Aitork 137.
b) Inevitable. Azkeneko aapaldiak (16gna), Oratiren azkenarekin bat datorrela, alabearrezko biotz-ikara sartzen digu “ai” ta “ene aberri kutun” oietaz bakarrik apur bat biguntzen dalarik. Gazt MusIx 67. Ñabarduren mugarriak, desiragarri bezain halabeharrezkoak, arau batzuen barnean hesitu beharko dira. In MEIG VI 41.

Sinonimoak: izlag.

[ezinbestekoa]: baitezpadako, behar, beharrezko, ezinbesteko, ezinbestezko, nahitaezko, noraezeko, premiazko, presakako, presako, presazko, urgente, derrigorrezko Heg., beharreko Bizk., behartsu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es  izlag. fatal, inevitable, indefectible, que es obra del destino; casual, accidental; forzoso, -a, imprescindible
fr izlag. fatal, -e ; inévitable, fortuit, -e
en  izlag. inevitable, unavoidable
port izlag. inevitável; compulsório, imprescindível

Testuinguruan

Zereginek eta gizonek nekea sortzen didate nire bakardade halabeharrezkoan; zuk ondo dakizunez, handinahia hitz hutsala izan da beti niretzat, Barbonek ni espetxeratzeko zoriona izan nuenez geroztik; beraz, arimaren sentipena ez den guztia barregarria iruditzen zait zugandik urrun oinazetuta naukan malenkoniak jota. [Parmako kartusia, Stendhal / Jon Muñoz (Elkar/Alberdania, 2007)]