harro
iz. 1 adj. Barnea hutsik duena edo barnean hutsuneak dituena, trinkotasunik ez duena. Lur harroan hobeki ernatzen da hazia. Luma bigun harro artean lo. Ile harroak. Janzki eta soineko harroak. Ogi harroa. Pago harro batean gorde behar izan dut. || Gogoeta harroak. 2 adj. Haizeaz mintzatuz, hautsak eta bazterrak harrotzen dituena. Eskualde hartan tramontana esaten diote ipar-mendebaldeko haize harroari. 3 adj. Itsasoaz mintzatuz, nahasia, zakarra. Zure haurtzaroko itsasoa miretsi nahiko zenuke, Sokoa edo Donibane aldeko itsaso harro bizia. || Zenbat arrantzale irentsi ote ditu Kantauri Itsasoak bere olatu harro eta kizkurren artean. 4 adj. Hantustez betea. Ik. harroputz. Harro bezain lotsagabe zelako. Gizonik harroena apaltzeko. Gazte buru-harro ondasunzalea. Gure mende harro honek. || Medikua ere, hego haizea baino harroagoa bera, azken egunetan lore sorta batekin etorri zitzaion. 5 (Adizlagun gisa). Harrokeriaz, hantustez. Ik. harroki. Dirudienez, delako handikeria ez da bekatu, harro-harro eta lotsagabeki azaltzen baitute. || Bidezko harrotasunez. Euskaldun izateaz harro agertzen direla. (Hiztegi Batua)
Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) izond. hueco, -a; esponjoso, -a; ahuecado, -a (2) izond. orgulloso, -a; altivo, -a; presumido, -a; soberbio, -a (3) adb. soberbiamente, altivamente, arrogantemente (4) adb. orgulloso, -a; contento, -a; alegre
fr (1) izond. creux, creuse ; spongieux, -euse ; gonflé, -ée, enflé, -ée (2) izond. orgueilleux, -euse ; vaniteux, -euse, prétentieux, -euse ; arrogant, -e (3) adb. orgueilleusement, avec arrogance, vaniteusement (4) adb. fier, fière, orgueilleux, -euse ; content, -e
en (1) izond. spongy, light (2) izond. proud, arrogant, show-off (3) adb. proudly, arrogantly (4) adb. proud, happy
port (1) adj orgulhoso(a)
LGTBI kolektiboaren aldarrikapenez bete dira kaleak. Aurten ere harro agertu gara.
Reply