hasi-masi
iz. hasi-masi. (pl.) Hastapena, ikasi behar den zerbaiten hasierako gaiak. Gramatikaren hasi-masiak ikasi eta berehala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
hasi-masi (V ap. A Apend). (Gralmente. pl.). Principios, rudimentos. “Asimasi, rudimentos (V)” A Apend. “Asimasiak (V), rudimentos” A Morf 595. Argi dugula guziok [Iesukristo] eta argi dugula bakoitzak, otoitzaren asi-masietatik otoitzik bikaiñeneraño. Or QA 122. Begira iñork lillura zaitzaten iakingalez eta itz zoragarriz mundu ontako asi-masiak giza-mihiz erakuski, ez Kristoz. Or Aitork 59. Gero eskolan asi ninduten asi-masietan. Ib. 20. Siñestearen asimasiak ikasi ta berela, bataioan ernaberritzeko izena eman zun. Ib. 187. Zure errukiak ur aundietan billatzen dituen aien asimasiko sagarakunde ospatsu aietan. “In ea sollemnitate sacramentorum, quibus initiantur quos pervestigat in aquis multis misericordia tua”. Ib. 406. Landareetaz atsapenak. (Botanika-Asimasiak). Ibiñ EG 1951 (7-8), 6. Ezaguera utsaren asi-masiak berak neke andia oi dakar. Zait Plat 25. Orixe duzu, irugarrenik, Pitagoragandik eta Platonek iesana: izarren berri asi-masiak, alegia. Ib. 71. Ikasi ta irakatsi berrien asimasiak ugariagotuz, ederragotuz eta zabalagotuz ari ziran gizon bizkor aiek. Ib. 111.
Sinonimoak:Â iz.pl.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (pl.) principios, rudimentos
en (pl.) rudiments, early o initial stages
port (pl.) começos, rudimentos
Ikasi eta irakatsi berrien hasi-masiak ugariagotuz, ederragotuz eta zabalagotuz ari ziren gizon bizkor haiek. Ib. 111. (Orotariko Euskal Hiztegia, mold.)
Reply