hordi

1. iz. eta izond. Maiz horditurik egoten dena; horditurik dagoena. 2. iz. (Ipar.) Edukiera-neurria, batez ere likidoentzat erabiltzen dena, ehun litroren baliokidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz./izond.

    [mozkorra]: mozkor, mozkorti, mozkorrondo g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz./izond. borracho, -a, ebrio, -a (2) iz. (Ipar.) barril, medida de hectolitro
fr iz./izond. ivrogne, ivre
en (1) izond. drunk, inebriated (2) iz. drunk, drunkard
port (1) bêbado(a), bêbedo(a), embriagado(a)

Ez luke asmatuko esaten zenbat denbora egin zuten elkarren ondoan etzanda, hitzik egin gabe, gauaren eskortan babestutako hotsen kantika beste deus entzuten ez zutela, begiak zabal-zabal eta arnasari eutsiz, unibertsoaren misterioak zeta leun finenaren izara batez bilduta baleuzka bezala, han, belar gainean, eternitatearen asez, ederraren hordiz… [Izarapean, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-09-02)] (Berria.eus)

hordi (Pixabay, CC0 Public Domain)