horma

iz. 1. Izotza. • horma-egun. Tenperatura maximoa 0 ºC baino txikiagoa izan duen eguna. | iz. 2. ERAIK. Hargintzako edo igeltserotzako obra, hainbat material edo elementu (harriak, adreiluak, etab.) alboratuz eta gainjarriz eta elkarri kare, igeltsu edo zementuzko mortairuz itsatsiz egindakoa. Betiere lodiera dezentekoa izaten da eta itxierako elementu bezala funtzionatzen du, batzuetan defentsazkoa eta bestetan sostenguzkoa. • harri lehorrezko horma. Harlangaitzak masarik gabe jarrita dauzkana, harrien arteko formak elkarri egokituz egiten dena. || harri-horma. Harlangaitzekin edo landu gabeko nahiz lanketa oso traketseko harriekin eta mortairu, kare, zementu, etab.ekin egindakoa. || horma nagusi. Eraikuntzaren egitura-funtzioa duen pareta, sostenguko ala trabatzeko lana egin dezakeena. || horma-barra. 1. NEKAZ. Frutarbolen ilara, plano bertikalean antolatua. 2. KIR. (batez ere pl.) Horma batean jarritako eskailera-modukoa, non barrek gimnasia-ariketak egiteko balio baitute. || karga-horma. Kargamurrua. || kanpai-horma. Fatxadaren gainean altxatutako horma, kanpandorre-funtzioa duena. Goialdean zorrotza izan ohi da. Kanpaiak jartzeko bao bat edo bat baino gehiago izaten du. • HORMARENA EGIN. Futbolean, bat-bikoa egin. || HORMABIAK EGIN. Pilotan, bi paretak egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [izotza]: izotz, karroin Ipar., lei Bizk., jela Gip.
    [pareta]: pareta

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. hielo; escarcha helada (2) iz. pared, muro, muralla; tabique
fr (1) iz. glace, gel, givre, verglas (2) iz. paroi, mur, cloison
en (1) iz. ice; frost (2) iz. wall; partition
port (1) iz. gelo (2) iz. parede, muro

Horma irudiez josita zegoen.

horma, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

Ikusi “horma” Dabid Martinezen #27hizki27irudi egitasmoaren blogean