hunkitu

ad. hunkitu, hunki, hunkitzen 1 da/du ad. Zirrara edo bihotz sentipen batek ukitua gertatu. Haren predikuez argituak eta hunkituak, bekatariak haren oinetara erortzen ziren. Deusek ez du hunkitu ahal izan haren bihotza. Sakon hunkitu naute hitz hauek. Jaun hori hunkitua da osoki martiri gaztearen bihotz handiaz. 2 du ad. Ipar. Ukitu. Eskuaz hunkitzen. Makilaz hunkitu. Alemaniako lurra hunkitu arte. Besteren emazterik ez hunki. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [ukitu]: Ipar.ukitu, hunki Ipar.
    [bihotza ukitu]: afektatu, bihotz-ukitu, erasan, kantitu, inarrosi Ipar., laztu Ipar.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da/du ad. emocionar(se), conmover(se), enternecer(se), impresionar(se), causar emoción (2) da/du ad. (Ipar.) tocar, palpar
fr (1) da/du ad. (s’)émouvoir, (s’)impressionner, affecter (2) da/du ad. [ukitu] (Ipar.) toucher, tâter, palper
en (1) da/du ad. to move, to make a deep impression, to affect; to be moved/ affected (2) da/du ad. [ukitu] to touch, to feel
port (1) emocionar-se, comover-se (2) tocar

Hunkituta gaude jendearen elkartasunarekin. Izugarria izaten ari da!  @Altsasugurasoak (Twitter, 2018-04-14)]

hunkitu, @Altsasugurasoak