ibilaldi

iz. 1. Ibiltzea, ibiliz egiten den bitartea edo bidea. 2. (hed.) Bilakaera. IBILALDIA. Bizkaiko Ikastolen Federazioak Bizkaiko ikastolentzat dirulaguntza lortu eta euskararen aldeko herri-borondatea aldarrikatzeko antolatutako jai-giroko kultur ekintza. 1978an Erandio eta Berango artean antolatu zuten lehenengoz eta geroztik urtean behin ospatzen da maiatzean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)