igitatu

du ad. igitatu, igita/igitatu, igitatzen || Igitaiaz ebaki. Legeak debekatzen zuen larunbatez igitatzea. Begira zeruko hegaztiak; horiek ez dute ereiten, ez igitatzen. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

igitatu. v. igitaitu.

igitaitu. (G; Lar, Añ, Dv, H), igitatu (AN; Dv, H), itaitu (V, G; Lar, Añ, Dv), igetaitu (V-m-gip), egitatu (V-oroz (-au), G, AN-araq-egüés-ilzarb; Aq 119 (G, AN)), egitetu (AN-olza), eitatu, igeteitu (Dv (V)), iritatu. Ref.: Bon-Ond 158; A (egitatu, igetaitu, igitaitu, igitatu , itaitu). Segar. “Itaitu” LE Urt voc. Iaietan ezin gabiltzke / bertze garien igitan, / baña au igita daiteke / Corpus Christi egun berean. (Pamplona, 1609). TAV 3.1.20, 116. Begira beleak, ereiten ez dutela eta iritatzen ez dutela. Oteiza Lc 12, 24 (Ol itaitzen; Lç, He biltzen, TB ebakiten, Dv uztatzen, Brunet ebakitzen). Ala ereiteko nola jorratzeko eta itaitzeko. It Dial 62s (Dv, Ip ephaiteko, Ur ebagiteko). Garagarrak itaitutzeko sasoia. Lard 160. Igitatzeko denboraraño. Echn Mt 13, 30. Nola eztien eregiten ez eitatzen. Samper Mt 6, 26 (Hual egitatan, IBk igitaitzen). Zeruko egaztiak; oiek eztute ereiten, ez igitatzen. Ir YKBiz 132. [Belar] geiena, ezetan igitaitu eta abereei ematen zaielarik. EAEg 11-6-1937, 1795. v. tbn. Ur Gen 45, 6. Itaitu: Inza Azalp 90. Zait Sof 23. Egitatu: Mdg 140.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es du ad. segar [con la hoz]
fr du ad. faucher [à la faucille]
en du ad. to cut the grain or the grass with a sickle
port du ad. ceifar, segar

Testuinguruan

Urte osoan zehar bertako jauregiaz arduratzen ziren zerbitzariez gain, egun jakin batzuetan herriko biztanleek koroaren lurrak goldatu, erein eta igitatu behar izaten zituzten; gainera, erregearen garagarra bihitegian gordetzea eta bere mahastiak mendematzea eskatzen zitzaien. [Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan, Karmele Artetxe (arg.), UEU, 2001]