ikusnahi

iz. 1 iz. Ikusteko edo ezagutzeko gogoa. Ik. ikusgura; ikusmin. Ikusnahia pizten duten ikuskariak. Ikusnahi hutsal bat, ezagutze eta jakite izenez jantzia. 2 adj. Ikusteko edo ezagutzeko gogoa duena. Ik. begiluze; ikusbera. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ikusnahi, ikusi-nahi.

1. Curiosidad, deseo de ver. Beste gizonen ikhusi nahirik ez ükheitia. Mst I 20, 6 (Ol ikusi nairik-eza). Mirapilliak edo ikusi-naiak asko galtzen ditu. Lard 44. Beti deitzen dute mirariak jendiaren ikus-naia. Bv AsL 102. Ageri da ez dakizula zer den basaren ikusi nahia. JE Bur 194. Jende-mordoska ugaria eraman zun ikusnaiak portualdera. TAg Uzt 133. Ikus-nai utsal bat, ezagute ta iakite izenez iantzia. Or Aitork 288. Ikusi-naia ba-geneukan, baño bertaratzeko usterik ez. Anab Aprika 37. + ekusi nai. Kuriostasunak eta lehen ez ikusiak ikusi nahiak daramatza. SP Imit IV 1, 8. Jangoikoa ekusi nai andiarekin. Mb IArg I 333. Bere alhaba ikhusi nahia zelarik beldürra beno azkarrago. Egiat 173. Ori ikus-naiez il nadin. Or Aitork 13. v. tbn. Ikusi nahi: Cb Eg II 206. Lg I 277. EA OlBe 17. Uzt Noiz 112.

2. (Dv). “Désireux de voir” Dv. Ikusnaia nazan ezkero. Ezale 1897, 61a. Ikus-nai batzuk, kai-baztarrera, / ontziak dauden tokira. Or Eus 389. Hiri hartan bizi zen gizon aberats bat [...], aspaldion Jesus ikhusi nahia. Lg II 216. Patriarkak hiltzen dire hura ikusi nahiak. Hb Egia 47. Bitoriak ikhusi nahia da. Laph 122. Etzen bazter ikhusi nahia. JE Bur 66.

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

iz. [ikusmina]: ikusmin, ikusmira, ikusgura Bizk.

izond. [begiluzea]: ikusmin, ikusmira, ikusgura Bizk., begiluze, kurioso beh., ikusbera jas., kurios Ipar. zah., begi-luze

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. curiosidad, ganas/deseo de ver, ganas/deseo de conocer (2) izond. curioso, -a; deseoso de ver
fr (1) iz. désir de voir, curiosité (2) izond. curieux, -euse ; désireux, -euse de voir
en (1) iz. longing to see; curiosity (2) izond. [pertsona] curious, inquisitive
port (1) iz. curiosidade (2) izond. curioso, -a

Ikusnahia pizten duten ikuskariak  (Elhuyar hiztegia)

ikusnahi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)