inarrosi

da/du ad. (Ipar.) 1. Astindu, higidura azkarrez mugitu, zerbaiti kolpez edo higidura bortitzez eragin. 2. Hunkitu. Euskaldunen bihotzak inarrosten dituen abestia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad. Ipar.

    [astindu]: astindu
    [hunkitu]: afektatu, bihotz-ukitu, erasan, hunkitu, kantitu, laztu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da/du ad. sacudir, agitar; estremecer (2) da/du ad. (hed.) agitar; estremecer, conmover; inquietar, turbar
fr (1) da/du ad. (se) secouer, (s’)agiter (2) da/du ad. sursauter, émouvoir, troubler, éprouver
en (1) da/du ad. [astindu] to shake; to shake sth out; [pertsona] to tremble (2) da/du ad. [hunkitu] to move, to touch; to shock
port (1) sacudir; estremecer (2) comover

Entzun:

Hegoaldean gehien saltzen den egunkariaren atzoko azalean, itsasoak turkiar hondartza batera botatako ume ito baten argazkia. Titularrak zioen: «Tragedia jasanezina». Jasanezina balitz… Espainian gehien saltzen den egungariaren azalak ume ito beraren argazkia zekarren, baina polizia baten besoetan. Titularrak: «Europaren kontzientzia inarrosten duen irudi bat». Europaren —europarron— kontzientzia inarrosiko balu…  [Titularrak, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-09-04)] (Berria.eus)

 

inarrosi (Irudia: razon.com.mx-etik ateratako argazkia)