inbestidura

iz. 1. Inbestitzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Ohorezko zenbait kargu edo tituluren jabe eginez gero, bereganatzen den izaera. 3. Gobernuburua hautatzea edota estatuburuak hautatutakoa berrestea helburu duen bozketa parlamentarioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es investidura
fr investiture
en investiture
port investimento, investidura

Entzun:

Barkosen hitzaldiarekin hasi da inbestidura saioa. Mugarik gabeko tarte bat izan du bere programa eta hautagaitza aurkezteko. Gero, ordubeteko etena egin dute, eta hitza hartzen hurrengoak talde parlamentarioen bozeramaileak izan dira. Hauteskundeetan ordezkaritza handiena lortu zuenarengandik hasi dira, eta Javier Esparza UPNkoak, Koldo Martinez Geroa Baikoak, Adolfo Araiz EH Bildukoak eta Laura Perez Ahal Dugu-koak hitz egin dute. PSNkoa, PPkoa eta Ezkerra taldekoak arratsaldean egin dute, 15:30etik aurrera, uste baino azkarrago. Barkosek horiei erantzuteko aukera izan du gero, eta bozeramaileek azken erantzuna ematekoa, azkenik. [Barkos hautatu dute Nafarroako zortzigarren presidente, aldaketaren alderdien 26 botoekin, Jon Ordoñez  (Berria.eus, 2015-07-20)]


Barkos, parlamentarien txalo artean, aukeratua izan ostean (2015-07-20) Villar Lopez, Efe [Berriatik ekarria]