informatikari

iz. Informatikan aditua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, 5000 Adorez eta Word Reference hiztegiak):

es informático, -a [persona], especialista en informática
fr informaticien, -enne
en computer scientist; computer technician
port informático(a)

Gehigarria:

Informatikari euskaldunen bilkurak (Wikipedia)

Informatikari Euskaldunen Bilkurak (IEB) bi urterik behin Udako Euskal Unibertsitateko Informatika sailak antolatzen dituen biltzarrak dira.

Lehenengoa 1996. urtean antolatu zen, eta honela definitu zen bilkura hauen hasierako helburua:

Ordenadoreak, Internet, datu-baseak, editoreak… mundu berria agertzen zaigu aurrean. Makinen garaia datorkigula dirudi; kultura berria kultura bakarra? ingelesa nagusi? aurrerapenak ala atzerapausoak… Kultura ingelesa nagusi dugu mundu honetan: merkatuan topatzen ditugun produktuak, adibidez editoreak edo Interneten topatzen ditugun eztabaida-taldeak…

Beste hizkuntza batzuek ere badute beren tokia, esate baterako gaztelaniak. Baina, gure hizkuntzak etorkizunik ba al du informatika munduan? Arazo asko sortzen dira euskarazko produktu informatikoak ekoiztu nahi ditugunean: bezero gutxi, hizkuntzaren normalizazio-egoera… (jarraitu irakurtzen)

Entzun:

Iturri ofizialen arabera, garai batean, Rondontek aholkatuta, zerbitzu sekretuetan aritu zen informatikari batek AEDSrentzat lan egin zuen aurrerago. [Defentsa ministroaren eta haren aholkulari baten bulegoak miatu dituzte, erredakzioa (Berria, 2006-04-16)] (Ereduzko Prosa Gaur)

informatikari (Wikimedia Commons)