inurri

iz. ZOOL. Formizidoen familiako intsektu himenopteroen izen arrunta. Tamaina desberdinekoak dira (1 mm-tik 5 cm-rainokoak), kolore iluna dute gehienetan eta baraila sendoa. Sozialak dira eta erregina (eme emankor eta hegodunak), langile (hegorik gabeko eme antzuak) eta soldadu edo arretan (hegodunak) banatzen dira. 14.000 espezie deskribatu dira. Europan beltza (Lasius niger) eta gorria (Formica rufa) dira arruntenak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)