irabio
iz. Urduritasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[astinaldia]: astinaldi, astindu, astinketa, harroaldi, inarrosaldi Ipar.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es meneo, agitación, sacudida
fr agitation, désordre
en jerk, jolt; shaking, stirring
port meneio, agitação, sacudida
Entzun:
aspaldi ikasi genuen oinez
baina bidegurutzera heldutakoan marinelak gara
zorabioan
munduak ikara ematen digu
kulunkan
zure sehaskari eragiten genionean bezalaesan behar dizugun ez dizugun esan behar
lozuloan utzi behar zaitugun izarretara atera behar zaitugun
irabioan
ez dakigu ongi ari garen hala bizi gara
kolokan
zure esne-hortzak bezalabizia da harrotu egiten da ezin du baretu
apar batean biltzen gaitu
zuk bezala
eta batzuetan hila dirudi baina gero gainez egiten digu
zuk bezala
gu bizi garen planeta
itsasoa dalurraren lautik hiru
ur gazia zara[Rimmel, Koldo Izagirre (Susa poesia, 2006)]
Reply