irakurle

1 iz. Irakurtzen duen pertsona; liburu edo aldizkari jakin bat irakurtzen duen pertsona. Ez baita idazlerik irakurlerik gabe, ezta irakurlerik ere, inork irakurgairik eskaintzen ez badio. Euskal irakurleak erdaraz ere irakurtzen duelako. Berrehun mila irakurle dituen aldizkaria. Liburu honen irakurleari hitz bi. Irakurle euskaldunari. Eliz liburuen irakurle saiatua. Hona hemen, irakurle, liburu batean batuta, Euzkadi egunkarian argitaratu nituen irakurgaiak.

2 iz. Elizkizunetan eta, goraki irakurtzen duen pertsona; lanbidez irakurtzen duen pertsona. Irakurlearen zeregina Epistola irakurtzea da. (Hiztegi batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

berrogaialdi. Cuarentena, período de cuarenta días. v. berrogeizaro. Berrogei-aldi onen ondoren deabrua alderatu eta tentatzen asi zitzaion. Lard 372. Ta andikan berrogei egunera, berrogei-aldia bete zitzaion. Jesus! Ura edaten asi ta an zakurra ikusten zuala. PEBiz 42. Naiz berrogai-aldi ezoak naiz legorikaragarriak edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten. Or Mi 90. Garizumako edo berrogeialdiko barua, Jesukristo gure Jaunaren baruaren oroipenean egin oi dugu. Or MB 156.

Sinonimoak

iz.    [irakurtzen duena]: irakurlari g.e. (UZEI sinonimoen hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan

  • es (1) iz./izond. lector, -a [que lee] (2) iz. (Erl.) lector
  • en (1)  iz. reader (2) izond. reading
  • fr  iz./izond. lecteur, -trice
  • port (1) iz./izond. , leitor(a). [que lee] (2) iz. (Erl.) leitor

Testuinguruan

Kontuz, irakurle, ez dut inor ezagutzen lehen irakurketan tronpatu ez denik. [Ipuin hautatuak, Jorge Luis Borges / Juan Garzia (Ibaizabal, 1998)]