isla

iz. isla 1: 1. Ik. uhartea.

iz. isla 2: 1. Argitutako gorputz batek itzultzen duen argi edo distira, argi-iturriaren norabide berean edo, batez ere, beste norabide batean. Mendien isla uretan. 2. (hed.) Irudi ahuldua. Jainkoaren isla, gauza denetan nabari dena. • ISLARA. Islara ikusi. Tximisten antzeko argi batzuk noizean behin irteten ziren, eta horien islara, aurrean abere ikaragarriak jartzen zitzaizkien. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Hiztegi batuan:

isla 1 iz. h. uharte (uharte da forma hobetsia, ez isla)

Adi bi forma hauekin:

islada* e. isla (2) [islada: forma okerra edo euskara batuan saihestekoa]

isladatu* e. islatu [isladatu: forma okerra edo euskara batuan saihestekoa]

Sinonimoak: iz. (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

[isla 1] : uharte, irla Ipar., izaro g.e.
[isla 2] : 1 distira, ispilu, errainu 2 adierazgarri, erakusgarri

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) isla (2) reflejo (3) (hed.) reflejo
fr (1) île (2) reflet
en (1) island (2) reflection
port (1) ilha (2) reflexo

Entzun:

Eguzkiaren isla altzairuzko ispilu hartan zelan dantzatzen zen ikusi nuen, eta horrexetan igarri nuen nire galderak eragin zion irabioa. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Gizarte forma edo eredu baten isla naiz. [Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

isla (Karobi Photography, @Karhobi)