istil

iz. 1 iz. Lohia, lokatza. Istil eta lohi baizik ez den putzu handi batean. Atera nazazu istiletik. 2 iz. Putzua (zulo eta sakonuneetakoa). Istil bateko ura bezain geldi. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

istil (Lcc, SP, Arch VocGr, H), ixtil (G, AN-erro, L, B, BN, S; Dv), iztil (BN-arb). Ref.: A; EI 111. Etim. En último término, de lat. destillare.

1. Lodo, barro; lodazal; (fig.) inmundicia, bajeza. “Cascarrias <caz->, istillak” Lcc. “Charco pequeño, fango” A. v. lohi, lokatz. Ahardi ikhuzia itzuli izan da istilera iraulzkatzera. Lç 2 Petr 2, 22 (He basan, Dv lohian, Ol, IBe lokatzetara, Ker lokatzatan, IBk lokatzetan). Athera nazazu istilletik. SP Imit III 20, 2 (Ch basa, Mst lohi). Ixtil puska bat haizala. Monho 110. Gerriraino ixtilez estaliak. Elsb Fram 83. Mihi pozoinatu batek ixtilean eta lohian ezarri zuen Jesusen espos garbia. Jnn SBi 73. Galtza ederrak dena ixtil eta lohi dituela. Barb Sup 46. Algar lagüntzez jeikiko gira, ixtiliala erorteko orde. Herr 14-7-1960, 3. Harri arteketan gaindi joan behar ginuelarik, Garbaltto, Besakuntze eta Xundako ixtiletan gaindi. Larre ArtzainE 99. v. tbn. Ixtil: HU Zez 15. JE Bur 95.

“Ixtila bezen falsua (BNc), falso como el fango” A. Cf. infra (3). Ixtila bezen falsua, ustela. HU Eskual 9-10-1908, 1.

(G, AN-gip-erro, L, B, BN, S; SP, VocBN, Gèze, H), ixtil (Dv, H), istilia (Lar, A (que cita a Humb)), iztil (S), txiztil (G-azp-bet), ziztil (G-to-nav, AN-5vill), eztil (B). Ref.: A (istil, txiztil, ziztil); EI 127; Izeta BHizt (eztil). Charco, charca. “Lac d’eau” SP. “Charca”, “regajal”, “reguero, de lo que se derrama” Lar. “Petite mare accidentelle formée sur le chemin par les eaux pluviales” VocBN. “Flaque” Gèze. “Nigarrez ixtil bat egin zuen” Dv. Arren bada ikhusazu ene nigar istilla. EZ Man II 36. Putzu ta istill bateko ura bezain geldi. Mb IArg I 284. Euriaren hur istiletan. Egiat 212. Odol istil. StPierre 16. Latsik eta istillik bage. Or Mi 101. Eliza-zola dena ixtila zen. Lf Murtuts 6. Kaleetako istilak. PPer Harrip 60. v. tbn. Mde Po 27. Erkiag BatB 197.

2. (G-goi-azp ap. Gte Erd 171), ixtil, iztil (G-azp, L, BN, S ap. A), listil (Aq 465 (G) -> A), tistil (V-ple, G ap. A; Aq 465 (G)), txistil (Aq 465 (G)), txiztil (V-ger-ple-m ap. A). Gota, gotera. “Gotera” Aq. “Gota de agua que cae” A. “Ekazu ur-txiztil bat, egarriak ito bear nau-ta, traiga usted un poco de agua (una gota) [...] Txiztilla ta txipristiña eztira bardinak: txiztilla jauzi egiten da, txipristiña barriz betik gora dator” Ib. Ixerdirik beiñ urtengo eztautsa / tistillik bere gorputzian. Ezale 1898, 117a. Istilla zeriokeon alderdi guztietatik tanga tanga. Ag G 128. Tan… tan… tan… / istill-otsak illunpetan. NEtx LBB 251. Txapa zarren bat buru parian / ixtilla zaiola. Uzt Sas 69.

3. iztil. (Adj.). Corrompido. Cf. Zub 42: Bide ixtil eta lohitsuan, si ixtil no está por ixtiltsu. Bizizale zuhur eta geroago lehiatsuago batetik [aberastasunak gizona] eginez gozazale iztil bat. JE Ber 85.

Falso. Zoin diren ixtilak eta ustelak [gobernamenduko gizonak], egosiak, barnean dutenaren gordetzaleak. HU Zez 109.

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [lokatza]: Ipar.basa, lohi, lokatz, baltsa Ipar., lupetz Bizk., parta Ipar. g.e.
    [putzua]: putzu, txongolo, potxingo Bizk.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Ipar.) lodo, fango, barro (2) iz. charco, charca, poza
fr iz. boue, mare, bourbier
en (1) iz. [lohia] mud (2) iz. [putzua] puddle, pool
port (1) lodo, lama, barro  (2)  charco, poça

Etxe aurrean zegoen istil bat ere ikus zitekeen, argiak bete-betean hartzen baitzuen. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

istil (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)