itogin
iz. Ura tantaka erortzen den sabai edo teilatuaren gunea; tantaka erortzen den ur hori bera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[itogin] : itaxur (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es gotera
fr gouttière
en leak
port goteira
Entzun:
Banaka-banaka
itogina bezala
erori zitzaizkidan lurrera begiak,
batak besteari bultza egin gabe
galdu zitzaizkidan euritan muxuak,
banaka-banaka
isuri nituen malkoen bila.Banaka-banaka
erori zitzaizkidan lurrera eskuak,
taupadak zainetan,
batak besteari bultza egin gabe
bilatu zituzten zure aintzirak,
negar egin ez diren malkoak
banaka-banaka,
ukitu nahi nuen azalaren bila.Izotzezko desertuetara abiatu nintzen
aintzira berrien bila,
itogina bezala,
banaka-banaka
gaztainentzako malko bila.Begiak erori zaizkit lurrera
zure bila.[Hodeiak zapatetan, Mikel Etxaburu (Susa poesia, 2014) cc-by-sa ]
Reply