itsasadar

iz. iz. Ibai bat itsasoratzen den lekua, itsasaldien eraginpean dagoena. Bilboko itsasadarra igarotzeko. Txingudi itsasadarrean. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

itsasadar (V-m-gip, L, BN, S; Lar, VocBN, Dv, H (s.v. adarra)), itxasadar (S), itxaso adar (Gèze). Ref.: A; Lh; Lrq (itxasadar).

1. Ría, brazo de mar. “Embouchure d’une rivière sur la mer; littér. le mot itsasadar signifie branche de mer. Ce mot itsasadar s’emploie jusqu’au point où la marée monte” VocBN. “Portion de mer qui s’enfonce dans la terre, golfe, baie, crique” H. Portu itsasadar zuen [bat]. “Un golphe ayant rivage”. Lç Act 27, 39 (BiblE itsasadar). Ontzian sartuta, Betsaidaronz abiatzeko eta Jenesareteko itsas-adarra igarotzeko (Mc 6, 45). Lard 400 (v. tbn. 388). Itsasotik urruntxe zagon Bilbao, baño lurra urratu ta ibaia zabalagotuz, itsas-adar pollita egin dute. Bera EEs 1915, 229. Puska bi egiten da pasaia, itxasadar bat tartean dagoalako. EEs 1915, 105. Ondarroako itxas-adarrean dagon kaia. “Ría”. EAEg 18-2-1937, 1097. Itsaso asarrea zinan, edo obeki esan, itsasadarra, oraindik ez baikiñan itsaszabalera sartu. Or QA 48. Txingudi itsasadar oni begira. Alzola Atalak 88. Oria ibaia erdin dezula / itxas-adar baten eran. Insausti 67.

Canal (de mar), estrecho. Bi isla handi dire eta ehun bat ttipi, itxaso-adar hertsi batzuez elgarretarik bereziak. Prop 1876-77, 85. Aiphatu eskola hortaz kanpo ditudan bertze biak, itsas adar batez bertze aldean ditut. Prop 1881, 151.

2. “(V-m) acantilado o terreno en declive sobre el mar” A.

3. “(V-m, G-to, AN), tifón, tromba marina” A.

4. itxaso adar (AN-5vill). “Arco iris” JMB At 64.

Sinonimoak: iz.

    [itsasartea]: itsasarte (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. brazo de mar, ría
fr iz. (Geogr.) (Geol.) ria
en iz. estuary
port iz. braço de mar, foz

Zerbeza pare bat hartu eta kanpora irten ziren, itsasadar gaineko petrilean jesartzera.  [Ragga-ragga dator gaua, Paddy Rekalde (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

itsasadar (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)