itsaslaster
iz. Itsaslaster bat ozeanoetako ur mugimendu jarraitua da, ezaugarritzat norabidea, abiadura eta emari jakin bat dituena. Itsaslasterrak itsasoko ur bero edo hotzeko “ibaiak” dira. Uretan eragina duten indarrek sortarazten dituzte, hala nola, Lurraren errotazioak, haizeak, tenperatura, gazitasun desberdintasunak eta itsasaldiek. (itsaslaster, Wikipedia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Wikipedia):
es corriente marina
fr courant maritime
en ocean current
port corrente marinha
Entzun:
Baten batek azalduko du Antarktikako izotz barreratik askatutako zatiak direla, eta handiak izan daitezkeela, eta jitoan datozela haizeak baino gehiago itsaslasterrak bultzaturik. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply