Updates from Inaki Agirre Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Inaki Agirre 11:02 pm on 2020/11/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    lamada 

    iz. Bero bafada, bero bolada. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lamada , lamaa . v. lamara .

    lamara. (G-azp-bet), lamada (V-ger, AN-larr-gip; Asp Gehi ), llamara, lamaa, flamada, lanbara. Ref.: Asp Leiz (lamada); Gketx Loiola (lamara); Gte Erd 87; X. Kintana Iker-10 155. Ráfaga (de calor); vaho, vapor. “Vaho” Asp Leiz. “(¿Llamarada?). Emanación, vaho, efluvio, irradiación, vapor” Gketx Loiola. “Ráfaga de calor” Asp Gehi. “Bero ortxinga ederrak egin ditu gaur (AN-gip), eguzki onek lamada ederrak botatzen dizkik (AN-gip)” Gte Erd 87. “Toki bero batetik datorren edo irteten den beroaldi handia. Adibidez, udan etxe barru freskotik irten eta eguerdian kanpoko eguzkitara irtetean: Hau lamadea!; labearen atea irikitzean: Pua! zelangoko lamadea datorren! Itxizu ate hori, mesedez!” (V-ger) X. Kintana Iker-10, 1997, 154. “Bero-lamara” (G-azp). “Au lamara!, ¡qué vaho!” (G-bet). Cf. 1 lama. Eguzki gáu báda / nik ikústen eztút, / baña bai flamáda / batzútan senti dút. LE Kop 110. Lanparak, itzaltzera / dijoan orduan, / llamarak bota oi ditu. It Fab 252 (v. tbn. 253). Lamara ugariya datorkio gaixoari eta Balbea (eriotza) urrutiratu naiez, arnas luzeak dagizki. Ayerb EEs 1912, 18. Amak eman bear dio semeari maitasun bero eta garbi ori. Biotz orren lanbarak umearen biotza ta dan guztia lasaitu egiten du. EgutAr 29-5-1959 (ap. DRA, que traduce “ardor”). Simaurrak botatzen dun lamaa. Oñatibia Baserria 15. Teiladiak odol hezearen lamada dariotela. PPer Harrip 60.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. emanación (de calor)
    fr iz. émanation [de chaleur]
    en  iz. heat given off from somewhere; heat coming out from somewhere
    port iz. emanação, exalação (de calor)

    Testuinguruan

    Maiatzak badaki, eguna eguzkiak berak aski luzatu diolako, batetik, eta uda bideko malkarra pasatuxea ere baduelako bestetik, badaki lorail honek azaleko mapen egoera aprobetxatu eta bero dezentekoak ekartzen: ez dira izango horren zakar sapatsu usteletakoak igoal, baina hegoaren lamada epeletatik hasi eta izerdi sapatsutan bustiz, bero itogarriren bat edo beste ekartzen ere badaki. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)]

     
  • Inaki Agirre 11:44 pm on 2020/10/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    eguarte 

    1 iz. Eguerdia arteko bitartea, eguerdi artea. Merkatariari herri aginduak eguartean saltzen uzten diola baina arratsaldean ez. 2 iz. Arratsaldea. Eguarteko otoitzetan. 3 iz. Egunaren bitartea. Eguarte osoan gaizki esaka. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    eguarte.

    1. (A), egunarte. Día, período de tiempo entre el amanecer y el crepúsculo. Eguartean. “Entre día [= ‘durante el día’]” . Cap 124. Gaizki esaka ari zaikizkit / gaur egun-arte osuan. Uzt Noiz 45.

    2. (V, G ap. A ), eberte (V ap. A ). “Entredía, después del mediodía, siesta […]. En algunas comarcas de V existe la salutación de eguarte on o su variante eberte on ” A. Euki eragingo deutsut arrastegi edo egubarte ez txaarragua. Mg PAb 137. v. tbn. AA CCErac (ed. 1900), 237 (ap. A). Zuek bere egun artean, ta zeuroen era askotako zeregiñetan, jaso betibere Jangoikoagana zuen biotzak. Añ LoraS 99. Izentau oi da egubarte bat […] merijandia egiteko. JJMg BasEsc 125. Gaurko egubartian. JJMg May 55.

    3. (G-to, AN-larr; Dv), egoarte. Ref.: A; Asp ANaf. “Matinée jusqu’à midi” Dv. “Hasta el mediodía” A. “El tiempo que precede al mediodía, 10, 11 de la mañana” Asp ANaf. v. EGUERDI-ARTE. Eguarte guzian beren jainkoari aritu zitzaiozkan oska. “De mane usque ad meridiem” (3 Reg 18, 26). Lard 226. Iruterdietan berriro bildurik, jarraitu zitzaiozkan eguartean asitako sallari. EE 1880, 127. Atzo eguarte azkenean edo goizberanduan. Ezale 1899, 10a. Egunsentian aterata eguartian beren errezuak Ama Birjiñari egiteko. Goñi 115. Estropadarik ez ote-egingo? / iraungo ote eguartean? “¿Aguantará el tiempo hasta mediodía?” . Or Eus 391. Merkatariari erri-aginduak eguartean saltzen uzten diola ta atsaldean ez diolako asarretzea. Or Aitork 64. Eguneroko kalerako txangoak egoarterik geiena eramaten zion erraiñari. Ataño MLanak 171. Eguarte guzia lanean pasa ta gero, zazpi semerekin lasai bazkaltzen ari nintzala. Ataño TxanKan 221. Eguerdi arte artan ez det uste negarra besterik egin nuanik. Bukatu zan egoartea eta etorri nintzan etxera. JAzpiroz 49. Ori bukatu eta berriro buzoa, botak eta abar jantzi, mosketoia artu eta instruziora. Egoarte guztia askotan, bazkalteko ordua arrapatu eziñik. Albeniz 59.

    4. eberte (V-ple-ger ap. A). “Hacia el mediodía” A.

    5. ” Egunarte (BN, R), día sin ocupación” A. EGUARTE-ALDE. Sur. v. EGUERDI-ALDE. Zeña erriyaz gaiñ Aloña-mendijaren eguartealdera arkitzen dan. Aran SIgn 18.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [eguerdi arteko bitartea]: eguerdi arte    

    [arratsaldea]: Bizk.arratsalde, arrastiri Ipar., arrastegi Bizk., arrasti Bizk., arrats g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [egunsentitik ilunabarrera] día (2) iz. tarde, parte del día posterior al mediodía (3) iz. mañana, parte del día anterior al mediodía
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Niri atzera eragin zidan, akaso, eguarte hartan pedagogiaz zerbait baino gehiago dakien lagun batekin solasaldi bat izan nuelako. Sailetik at / A Egaña (Berria)

     
  • Inaki Agirre 9:49 pm on 2020/05/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    kaier 

    iz. (-r- bakunarekin). Ipar. Liburu modura jositako paperezko orri multzoa. Ik. koaderno. Eskuetan dituzten kaierak beltzak dira.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaier. (Chaho, T-L). Cuaderno. Botuen eta instrukzionen kaiera. Revol 91. Hire liburuak, hire kaierak, hire lumak eta hire izkiribiña. Arch Gram 57. Eskuetan zituzten probintzia guzietako kaierak, zoinetan baitziren heiek Versaillarat igorri zituztenen botuak. Elsb Fram 60. Anartean, Kristobal teatroari hurbildu da “kahiera” eta “crayon” handi bat eskuetan. Ox 34. Liburu, kaiereta graionez ari zen lana. Herr 14-11-1963, 3. Joan den astean, kaier bati fidaturik, ezarri ginuen 1842ko urtarrilean hil zela. Lf ELit 185. Baginuen […] apezgaiek “kaier” bat elgarri pasatzen ginuena, bakotxak bere artikulutxoa egin, eta aintzina kurri. Larre ArzatinE 190.

    Sinonimoak: iz.

    iz. Ipar.  [koadernoa]: koaderno Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) cuaderno, cartapacio (2) iz. (Art. Graf.) (Ipar.) cuadernillo
    fr iz. (Ipar.) cahier
    en iz. (Ipar.) notebook
    port caderno

    Testuingurua

    Hartarako baimena emateko, ordea, izena eta ordua kaiertxo batean idatzi zituen lehendabizi: Damian Arruti – 10: 20 h. Letra oker haiek ikusitakoan, aurrez erabaki gabeko keinu batez behatu zion Damianek eskuturrean zeraman ordulariari eta, bai, hamarrak eta hogei ziren, preseski. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria (Susa, 2005). Orr.: 11 (EPG)] (Erein, 2001)]

     
  • Inaki Agirre 9:18 pm on 2018/11/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    borrosto 

    iz. Artoaren fruitua estaltzen duen hostoa.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    borrosto (G-nav), borruztu (AN-5vill). Ref.: A Apend (borruztu); Ond Bac; Iz Als.

    “Maluta” A Apend. “Borrosto batzuk, unas hojas, de las que envuelven la mazorca” Iz Als. “Perfolla” Ond Ba

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es perfolla (Hoja que cubre el fruto del maíz, especialmente cuando está seca).
    fr Feuille qui recouvre le fruit du maïs, surtout quand il est sec
    en Leaf that covers the fruit of the corn, especially when it is dry
    port Folha que cobre o fruto do milho, especialmente quando está seco

    Borrostoa gertutik ikustera hurbildu ginen.

    borrosto (Gaurko hitza, Koldo, FlickrCC)

     
  • Inaki Agirre 10:45 pm on 2018/10/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    txongil 

    iz. Helduleku biribila, ura sartzeko aho zabal samarra eta edateko mutur estua dituen buztin egosizko ontzi sabel-handia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txongil. “(V-m), botijo” A.

    Sinonimoak: iz.

        [potiza]: potiz B-G (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. botijo
    fr iz. gargoulette, cruche
    en iz. earthenware drinking jug
    port iz. moringa, bilha

    Denbora askoz, txongila erabili izan dugu gure herrietan ur freskoa izateko, eta gaur egun bere erabilera txikiagoa izan arren, oraindik ikusten ahal dugu gure herri eta landetan. Baina, nondik datorkio arrakasta txongilari? [Botaxa efektua: nola mantentzen du fresko ura txongilak?, Jon Matxain (Plazaberri.info, 2017-10-02)]

    txongil (Argazkia: Milartino, Wikimedia Commons)

     
  • Inaki Agirre 11:55 pm on 2018/05/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    erdiuharte 

    iz.  Penintsula. Iberiar erdiuhartea. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [penintsula]: penintsula (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Geogr.) península
    fr iz. péninsule
    en iz. peninsula
    port iz. (Geogr.) península

    Grezia erdiuharte handia zen, non lurmuturrek itsasoa atzerarazten zutela baitzirudien, eta golkoak alde guztietatik irekitzen zirela, hura berriro hartzeko bezala. [Legeen espirituaz II, Montesquieu / Iñaki Iñurrieta (Klasikoak, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    erdihuarte (Argazkia: Ander Alegria, Flickr CC)

     
  • Inaki Agirre 11:58 pm on 2017/12/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    suete 

    iz. Bizk. Sukaldea. Suete bazterrean. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    suete (V-ger-gip), subate (Lar, Añ (V)), subete (V-oroz), sugate (V; Lcc, Mic 7r), suite (V-ger-arr). Ref.: A (sugate); EAEL 123; Gte Erd 138.

    1. Hogar, fogón. “Hogar, lugar de fuego” Lcc. “Beko suegaz, txapako suitea berotu in zen (V-arr)” Gte Erd 138. Jarri banadi sugatean, / beroetan jat iturria. Lazarraga 1190r. Usain onekoa ala txarrekoa dan subatean erreten dana. Añ MisE 217. Ea bada ebagi oin edo zapatien neurriko intxaur azala, esegi sugateko <zu-> laratzuban. Astar II 38s (Harriet interpreta su-gate, ‘cadena del fuego’). Ai andrea / gure etxea / suak artu dau / sugatetik. Zav Fab RIEV 1907, 536. Suetiaren onduan gaztañak zurittuten giñardubalarik. Otx 119. Suiterako errekine ta kortetarako azpigarrie opatuten eutsielako. Akes Ipiñ 25. Artzaiñek, barriz, euri ta eguraldi txarretan ermitako elexpe ta suitean aurkituten deudie legorra. Ib. 20. Lapikoak irakiten dagozan lekuari, batzuk suetea deituten deutsoe. Berriat Bermeo 388.

    (V; Zam Voc), sueta, suate (V; Añ (V)), subate (Lar -> H), subete, sugate (Mic 7r), sugete (V-ger-arr), suite (V-arr). Ref.: A (suate, suete, sugete); Gte Erd 182. Cocina. “Suitia eta suite zarra arkalen ondoan dagoz (V-arr)” Gte Erd 182. v. sute (2). Zegaiti deutsudan negu guztiko / zer esan ifini sugaterako. EgiaK 90. Surik andiena egon arren zeuroen suatean. Añ LoraS 86. Suateko lan ta tresnak. Ib. 152. Baia sugetea / txakur baten pekora / yeustak ak largatzen / itzi nai ez yeustala / onek urreratzen. Zav Fab RIEV 1907, 537. Sueteko atetik urten. AB AmaE 389. Suetean lo egoan txakurra. A Ezale 1897, 19b. [Familia] sugatian baturik. Kortazar Serm 374. Suatetik gizategira bitarteko iragotegi edo bidestuan. Ag Kr 23. Argi dotore au imini daidanean gure subetean. Kk Ab I 70. Bein suetean batu zireanean. Kk Ab II 12. Suite osoa laster urrez estalduta gelditu zan. EEs 1928, 67. Suetako sugainak. Ort Oroig 67. An ari zan Jon bakarrizketan gabeko orduetan bere etxeko suetean. Erkiag Arran 75. Astoa ez da asten ba berbetan, sueteko guztiak entzuteko eran? Bilbao IpuiB 205.

    2. Hogar, casa. Erriko zazpi auzotegiei onenbeste zerga ezarri eutsien, eta ordeaz erriko agintariek auzotegi bakotxeri, bertako suite edo etzeen neurrien. Akes Ipiñ 26.

    Sinonimoak: iz.
    [suete] : sukalde, sutegi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cocina; hogar, fogón
    fr cuisine nf; fourneau nm, cuisinière nf
    en (place for cooking) kitchen n; (cooking appliance)    stove n
    port cozinha ƒ; (aparato) fogão m; (WR)

    Sueteko atetik irten zen (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    suete (Argazkia: Sukal Leku Fundazioa, FlickrCC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel