itsasorratz

iz. Itsasontzietako iparrorratza. Itsasorratzak iparrizarrari beti begiratzen dion eran. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

itsasorratz (c. sg. A; Lar, Dv, H), itxasorratz (Añ).

1. “Brújula” Lar, Añ. “Aguja de marear” Lar. “Caja en que va la aguja de marear, itsas orratzaren tokia” Ib. “(He), boussole. On dit aussi simplement orratz lorsque la méprise n’est pas à craindre” Dv. Haren itsas-orratzak <-ats-> eztu behatuko […] polora baizen. SP Phil 470 (He 477 orratza). Zein baita gure itsas-orratza. Ib. 471 (He 477 itsas <itzaz->-orratza). Itsas-orratzak norte-izarrai beti begiratzen dion eran. AA III 302. Itxasoan itxas-orratza ta norte segura baga dabiltzenak. Añ LoraS 139. Ezekien zein bide jarraittu itxasorratzean (brújula). Echta Jos 271. Itxas-orratza da, erdiko ardatz batian bat eta bestera dabillen bizirik daguala dirudiyen orratz bat. EEs 1917, 136. Ark sortua da itxas-orratza. Auspoa 132, 75 (ap. ELok 30). v. tbn. Itxas-orratz: EEs 1917, 136. GMant LEItz 59.

2. (Urt I 69, T-L), itxas orratz (V-m ap. Zubk Ond). “Ac[h]arne” Urt I 69. “Orphie, poisson” T-L. “Pez aguja” Zubk Ond 237.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Itsas.) brújula, aguja magnética, compás
fr iz. (Itsas.) boussole, compas
en iz. compass
port iz. (Itsas.) bússola

Eta itsasoa gehiegi mugitzen zenean, mugitu egiten zen itsasorratza ere, eta ez zuen, orduan, ezertarako balio izaten: iparra galtzen zuen ontziak.  [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2005) (Ereduzko Prosa Gaur)

 

iparrorratiz (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)