itzal

Hiztegi batuan:

1 iz. Gorputz batek sortzen duen gune iluna, argi iturri bateko izpien aurrean jartzen denean. Ik. itzalpe; geriza; gerizpe. Intxaurrondo handi batzuen itzalean. Artaldeek itzala bilatzen duten garai honetan. Argi eta itzal zenbait. || Geroztik hona erdi itzalean egon da: erdi ezkutuan, erdi gorderik egon da.

2 iz. Gainazal batean eratzen den itzalgunea, argi izpiak igarotzea galarazten duen gorputzaren ingurua nolabait irudikatzen duena. Ik. errainu 2. Arratsaldean, zuhaitzen itzala luzatzen denean. Gorputzari itzala darraion bezala. Itzala bezain isila. Haren itzal bihurtu da: itzala balitz bezala jarraitzen dio.

3 iz. Babesa. Zure itzalaren azpian bizi dira. Hor dauzkagu Bonaparteren itzalean lanari ekin zioten langile apalak. Senideen itzaletik alde egin zuenean.

4 iz. Adkor. Espetxea, presondegia. Itzalean egona da bi urte. San Kristobalgo itzaletik atera nintzenean.

5 iz. Itxura, irudia, bereziki ahula edo hutsala. Hark ematen zuen bataioa ez zen Jesu Kristok ematen zuenaren itzala baizen. Gizonaren bizia itzala bezala suntsitzen da. Bi itzal besterik ez ginen lilurazko gau hartan. Eleberrigileak sortutako itzal horien biziak ez dio batere zorrik hezur eta mamizkoen biziari. || Otsoaren itzalik ere ez da han gelditzen. Gezurra egiaren itzala da.

6 iz. Begirunea. Haren izen santuari zor zaion itzala eta lotsa. Itzal handia zion aitari.

7 iz. Begirunea sortzen duen gauza. Ik. itzalgarri 2; itzaltsu 2. Nondik ote datorkio jakintzari bere itzal eta lilura harrigarri hori? Ikerlan horri noraezeko deritzat, Euskaltzaindiak izena eta itzala gordeko baldin baditu.

8 iz. Norbaitek beste norbaitengan eragiteko duen indarra. Ik. eragin2. Badirudi erakutsi nahi izan duela une honetan bere boterearen itzala noraino iristen den. Gaur egun ere, AEBren itzala nabarmena da uharteen gatazkaren auzian. Menderatzailearen itzala.

9 iz. Alde goibela, okerra edo badaezpadakoa. Itzal bat izan zuen egun argitsu hark, orori alaitasuna nolabait goibeldu zigun itzala. Mintzaira guztiek bezala, baditu euskarak ere zenbait itzal.

Sinonimoak iz. (UZEI sinonimoen hiztegia)

[geriza]: errainu, geriza, itzaltasun    

[begirunea]: atzeratasun, begiramen, begiramendu, begirapen, begirune, edukazio, errespetu, gizabide, gizalege, jendetasun, lotsa, ikustasun Ipar., ikustate Ipar., jauspen Ipar., jautsapen jas., begirantza g.e., betuste g.e., erreberentzia g.e., kortesia g.e., begirakizun zah., begitarte zah.itzal izond.    

[iluna]: goibel, ilun, iluntsu g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak)

es 1  iz. sombra 2  iz. amparo, protección, abrigo 3  iz. prestigio, fama, reputación 4  iz. (lgart.) sombra, cárcel, prisión 5  iz. parte sombría/negativa/terrible 6  iz. tristeza 7  iz. (Ipar.) (hed.) defecto, fallo, imperfección 8  iz. (Taurom.) sombra 9  izond. triste, lúgubre; melancólico, -a

fr 1  iz. ombre 2  iz. protection, abri 3  iz. (lgart.) prison, maison d’arrêt 4  iz. renommée, réputation, prestige 5  iz. défaut, imperfection 6  iz. tristesse 7  izond. triste

en 1  iz. [espazio-zati iluna] shadow; [gerizpea] shade 2  iz. [babesa] protection 3  iz. (lgart.) prison, jail 4  iz. [ospea] fame; reputation; prestige

Testuinguruan

Altua zen, itzal ilun eta tentea. [Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa (Txalaparta, 2004)]