izurtu
du ad. Izurrak egin.
izur
1. iz. Oihal bateko zimur edo toles paraleloetako bakoitza. Lau izur hartu dizkio gonari aurreko aldean, apaingarri bezala. 2. iz. Uraren gainean, harri bat botatzen denean edo haizearen eraginez gertatzen diren uhin txikietako bakoitza; orobat, ileko uhin-modukoak. 3. iz. Zimurra. 4. iz. Azpildura. 5. izond. Ileari buruz, izurrak dituena, kizkurra. 6. iz. ITSAS. (L) Zuakerra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â ad.
[aloztu] zimurtu, zimurdikatu Ipar., zimurkatu Ipar./Naf., aloztu g.e.
[kizkurtu] kizkurtu, kuskuilatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) fruncir, hacer pliegues en la ropa (2) rizar, ondular (3) arrugar(se), llenar(se) de arrugas
fr (1) froncer, plisser (2) friser, (s’)enrouler, boucler (3) (se) chiffonner, (se) froisser
en (1) to gather (in), to pleat (2) to curl; to wave (3) to wrinkle, to crease (4) to get wrinkled, to get creased
port (1) franzir (2) cachear, anelar (3) enrugar-se, encarquilhar-se, arrugar-se
Hotza igo zen itsasotik, eta nik hotzaren gorputza asma nezakeen, haren adar izoztuak, buztan busti-bustia, arrainek zeharkatzen zuten aurpegi izurtua. [Artistakume baten erretratua, Dylan Thomas / Koro Navarro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Ile gorrixkaren mataza izurtu batek kiribil lisoez zedarritzen zion kopeta luze eta estua. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Oinak babaz beteta zeuzkan eta leher eginda zegoen, baina ferrya ontziralekutik ibaiaren ur izurtuaren gainean zamalkatzen aldentzean, halako inurridura bero bat sentitu zuen zainetan. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)
leire narbaiza 12:35 pm on 2013/01/29 Permalink
Berba ederra gaurkoa, Maite! Eibarko hiztegian ere “izur” agertzen da eta azpisarrera bat ere badu: Izurra hartu http://www.eibarko-euskara.com/node/4092
Antzekoa dela esango nuke, ezta?
Ondo segi!
Maite 7:05 am on 2013/01/30 Permalink
Ederra da, bai! Goizalderen bidez ezagutu dut. Mila esker estekagatik! 🙂