jardule

iz. HIZKL. 1. Kontaketaren egiturazko analisian, ekintzaren protagonista (hau da, aditz aktiboaren subjektua eta aditz pasiboaren agentea). 2. Izakiak edo gauzak adierazten dituen unitatea, aditzak adierazten duen prozesuan era batera nahiz bestera parte hartzen duena. (adib., Peruk gozokia eman dio semeari perpausean, gozokia eta semea jarduleak dira, ekintza egiten duena irudikatzen ez badute ere). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal hiztegian:

jardule, jardunle.

1. Hablador, charlatán; murmurador. Nik esan nai nebana da iardulea dala gure etxeko andratxoa. Ag AL 57. Beti [oi da] jardunleren bat ondamuaren kolkotik ertetzen dioten itzak lagun artean ereiñ oi dituana. Ag G 218.

2. (El) que se ejercita, practica (en) algo.  Ai euzkel-elerti barrutian onen antzeko jardule bat bagenu! Irakurlearen agoa gozatzeko. TAg GaGo 52. Akademiak izan bear du, noski, euskal-ekintzaren ardatz eta buru; baiñan euskeraren egille, jardule, biziragille, gu guztiok. Egan 1956 (3-4), 68.

3. Actor. Au ez da irakurri bakarrik, entzun bakarrik egitten, baita ikusi ere yardule edo begitantzale nabarben oriik begitandu oi dutena. Or LEItz 40s. Iarduleak negar zeragidaraño. “Histrionis […] qua mihi lacrimae excutiebantur”. Or Aitork 56. [Eszenario tipi-medarrean] jarduleak, zirkin ta errankizun apartekoz, egoki agertarazi zuten. A. Irigoyen Egan 1956 (3-4), 70.

4. Interlocutor. Eztabai zorrotza sortu zan arrantzale gazte biren artean. […] –Zertarako naizan? […] –erantzun zion jarduleetan gazteenak. TAg Uzt 45.

Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

[aritzaile] : aritzaile, ekintzaile.
[jokatzaile] : jokatzaile

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) el/la que actúa (2) agente
fr (1) (personne) qui agit (2) agent
en (1) the one who acts (2) agent
port (1) (pessoa) que age (2) agente

Entzun:

Zehatz hitz eginda, beraz, irudiari dagokion guztia eslei dakioke irudien historia sozialean jardule direnetakoren bati edo besteri. [Irudia, Jacques Aumont / Josu Zabaleta (EHU, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

jardule (Gaurko hitza, CC)