jarki

da ad. (B) 1. Buru egin, aurpegi eman (objektua -i kasu-atzizkiaz). Jarki haize gogorrari. Ezin jarki zitzaion urlasterrari. 2. Ekin (aditz osagarria -t(z)era eran). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) buru egin, aurpegi eman, aurre egin, jazarri, aurka egin, kontra egin (2) oldartu, eraso, jazarri,  jauki (3)  ekin, hasi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Horri guztiari jarki eta gogor eginez pentsamenduaren munduan garrantzia izan duen euskaldunik badela esan beharra dago ordea, eta bide beretik baita Euskal Herriaren iraupena bera kinka larrian egon denean euskal pentsalarien ekarria funtsezkoa izan dela ere. [Filosofiako gida, Askoren artean] (Ereduzko Prosa Gaur)