jats
iz. (Ipar.) 1. Erratza. 2. Isatsa. 3. Adatsa. 4. Ik. sorgo. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. Ipar.
[erratza] : erratz, isats, erkatz Ipar., eskoba Heg., inar Bizk., isuski Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) escoba (2) rabo (3) cabellera (4) Bot. sorgo
fr (1) balai (2) queue (3) chevelure (4) Bot. sorgho
en (1) broom (2) tail (3) hair (4) Bot. sorghum
port (1) vassoura (2) cauda (3) cauda (4) Bot. sorgo
Entzun:
Ostatuko zerbitzaria jatsa pasatzen ari zen. [Skyroom, Ramuntxo Etxeberri (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Nire txakurrak jats ederra du.
Atarian zegoen neskak inoiz ikusi dudan bilo-jatsik ederrena zuen.
Sorgoz inguraturik zegoen etxetxoa.
Patxi Petrirena 8:27 pm on 2013/07/17 Permalink
Hitz polita. Horrekin lotuta, ezpela etorri zait gogora. Nik ez dakit zehazki zenbateraino zabaldua izango zen hori Euskal Herrian, baina nik baserrian ezagutu dut (Sunbillan) erratz gisa ezpela erabiltzen ( http://eu.wikipedia.org/wiki/Ezpel ): adaxka txikiz sorta bat egin eta kirten bati lotuta, sukalde ingururako, eta adar handiago bat osorik hartuta, ukuilu ingururako. A, eta menda-belarra ere bai, geletan: usain goxoa emateaz gain, ona omen zen arkakusoen kontra. Gauza ezagunak izango dira, beharbada, baina…