jaugin
iz. 1. da ad. Etorri, jin. [Batez ere, daugin forman eta aginterazko formetan, haugi, erabiltzen da] 2. z. Ipar. Joera. (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: ad. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
 [joera] joera, grina, zaletasun, aiher.
[etorri] etorri, jin.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) da ad. (Ipar.) venir [haugi hona: ven aquÃ] (2) (Ipar.) tendencia, inclinación, manÃa
fr (1) da ad. (Ipar.) venir, arriver (2) tendance, inclination
en (1) arrive, come (2) tendency, inclination
port (1) vir (2) tendência, inclinação
Entzun:
adatsa askatzen du emakume beltzaranak
besoa luzatzen duen eskalearen antzera
gaueko doinuen saminaren arauera
Harlem osoa hemen Parisen Jazz Band
nigar eta algara zotinka
pianista eta dontzeilak
emegaldu eta komikoak
kez eta izerdiz beterik kabareta
argiz ere ametsarenak diren argi eroez
oi pinpilipausa dirdiratsuok
oi artista kexatiok oi arrats odolduok
artega eta hegatsez milaka xorinoren itzalak
izarlokak ere hormetan barrena
begi ausart biko neskatilak
zeta gorrizko gona altzatu eta
haigu erraiten derautzu
keinu bildu eta amultsu batekin
eta bazoaz balantzaka[Izuen gordelekuetan barrena, Joseba Sarrionandia (BAK, 1981)] (armiarma.eus)
Reply