jazarpen

iz. Jazartzea. Ik. esetsaldi. Hirurehun urtez Eliza hersturan bizi da; jazarpenik izugarrienak jasateko ditu. Juduen jazarpena. || eskola jazarpen, eskola-jazarpen Eskola bateko ikasle batek beste ikasle baten edo ikasle-talde baten aldetik tratu txar jarraitua, fisikoa nahiz morala, jasotzea. Barakaldoko eta Santurtziko udalek webgune berria aurkeztu zuten atzo, eskola-jazarpeneko kasuen aurrean biktimak aholkatzeko. || sexu jazarpen, sexu-jazarpen Norbaitek, beste norbaiti, bereziki nagusi batek mendeko bati, honek gogoko ez dituen sexu adierazpenak edo sexu eskaerak gogaikarri edo iraingarri zaizkion eran behin eta berriz egitea. Sexu jazarpenak helburu sexualak ditu, alegia, mesede sexual bat bilatzen da, nolabait esateko. Israelgo presidente ohia bortxaketa eta sexu jazarpen delituen errudun dela erabaki du Tel Aviveko Barrutiko Auzitegiak. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

jazarpen (Dv, A).

Persecución; ataque. “Persecución” A (que cita Dv Mt). v. jazarkunde. Dohatsu jazarpenak zuzenarengatik egartzen dituztenak. Dv Mt 5, 10 (Ir YKBiz 118 yazarpena; Lç persekutatzen direnak, He, Lg II 146 persekuzionea, HeH kalte, EvL, TB persekutatuak direnak, SalabBN persekuzionia, Ol esetsien, Leon gaizki erabiliak). Edozeñek […] bateko eun izango ditu mundu onetan yazarpenen erdian (Mc 10, 30). Ir YKBiz 352 (Ol (ed. 1958) y-, Or jazarpen; Dv jazargo, Ol yazarri, Arriand jazarrikaldi). Era orotako jazarpenak gaindituz –jendealdatze, presondegi […]. Mde Pr 234. Txakur bakar eta apal aren kaltezko jazarpena. Erkiag BatB 58. Auetatik aunitz, jazarpen eta zorigaitz aldiko beroz eta oñazez sortuak ditu. Gazt MusIx 63. v. tbn. Pi Imit I 18, 1 (yasarpen). En DFrec hay 7 ejs.

“Action d’accuser” Dv.

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[erasoa]: agresio, akometamendu, eraso, esetsaldi, esetsi, jaukimendu, jaukitze, pertsekuzio, atakada Ipar., bulta Ipar., jazarkunde Ipar., oldar Ipar., atake beh., hertsamen g.e., jazar g.e., jokada g.e., asaldu Ipar. zah.
[atzemateko jarraitzea]: esetsaldi, esetsi, jazarkunde Ipar.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. persecución, embestida, agresión (2) iz. acoso (3) iz. (Kir.) [txirrindularitzan] persecución
fr (1) iz. harcèlement (2) iz. répression, persécution
en iz. persecution
port (1) iz. perseguição, agressão (2) iz. acosso, assédio

Bullyingari edo eskola jazarpenari aurre egiteko indar guztiak batzea ezinbestekoa da. #gaurkohitza

jazarpen (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)