jira
iz. 1. Bira, itzulia. Hiri guztiari jira bat eman zioten. 2. Ingurua. Besoa estutu nuen zure gerriaren jiran. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. beh.
[bira] bira, biraketa, erronda, inguraldi, inguru, ingurubira, inguru-minguru, itzuli, jirabira, birunda Ipar., ikur-makur Ipar., biraldi g.e., inguruketa g.e., buelta Heg. beh., arrunda Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) vuelta, gira (2) vuelta, contorno
fr (1) tour, tournée, contour
en tour; turn
port (1) volta (2) contorno
Trama konplexua dirudien arren, aise eta eroso doa filma uneoro; klase sozialak, sexua, familia-harremanak, artea, narrazio baten funtzionamendua… hainbat gai jorratzen dira aldi berean, batak bestea zapaldu gabe. Darabilen ironian, Allen frantziar jostalari bat dirudi aldika, baina Ozonek bere nortasuna du, eta filmak ustekabeko jira bat hartzen du, ikaslearen eta irakaslearen arteko tirabira eta aldi berean konplizitate-joko bihurtzeraino. Film desberdin bat, zinema ere desberdina, kalitatezkoa eta entretenigarria izan litekeela erakusten diguna, zinez. [Historia bat nola kontatu, Xabier Mendiguren] (Sustatu.com)
xme 11:10 pm on 2012/09/24 Permalink
eskerrik asko propagandagatik.
Maite 9:27 pm on 2012/09/25 Permalink
Eskerrak zuri kritikengatik. Egunero irakurtzen ditut!!! 🙂 🙂
Aste osoan zehar zinemaldiko pelikulen kritiketatik aterako ditut. Ondo pasa!