kadeluxa
iz. ZOOL. Bibalbioen klaseko zenbait moluskuren izen arrunta. Jangarriak dira eta kusku fin, zapal eta oboideak dituzte. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
kadeluxa. “Coquina, tellina (Donax trunculus), tellina, txirla; kadeluxa” FauMar 123. v. kabuxa.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):
es (Zool.) coquina, tellina
fr clovisse; haricot de mer, tellina
en wedge-shell, tellin
port cadelinha
Entzun:
Itsas animalia ornogabeak dira itsaskiak eta bi taldetan biltzen dira: krustazeoak eta moluskuak taldeetan. Ondokoak dira krustazeoen ezaugarri nagusiak: estalki gogor edo biguna, bi antena eta simetrikoki banatutako hankak (kopurua ez da beti bera). Talde honetakoak dira ganbak, otarrainak, otarrainskak, kiskilak, zigalak, karramarroak, abakandoa, txangurroa, nekora, lanperna eta itsasoko idia. Moluskuek berriz, tegumentu biguneko animaliak dira eta normalean maskor simetrikoz estaliak. Txirlak, muskuiluak, muxilak, berberetxoak, ostrak, beirak, lapak, kadeluxa eta itsas barraskiloak dira ezaugarri horiek dituzten moluskuak, eta itxura bestelakoa duten arren, txibiak, olagarroak eta txokoa ere moluskuak dira. [Itsasoko altxorrik preziatuena: itsaskia edo mariskoa, Arantza Lorenzo eta Ane Miren Uranga (zientzia.net, 1999/01/01 )] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply