kakalardo

1 iz. Scarabaeidae eta beste familia batzuetako hainbat intsektu gorotz-jaleri ematen zaien izena (Fam. Scarabaeidae, Fam. Dytiscidae, Fam. Hydrofilidae eta Fam. Gyrinidae). Ardi gorotza den lekuan, ez da urrun kakalardoa. 2 iz. (Irain hitz gisa). Gezurti!, kakalardo!, labezomorro! (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

kakalardo.

1. (V-m-gip, G, AN-gip-ulz; Lar, Añ, H), kakalardarro (A), kakarraldo (V-ger-ple-oroz-m; Añ), karkarraldo (Izt), karkaraldo (V; msOch ap. A.), kakalerdo (G-azp, AN-gip), kakalarro (G-bet), karrakaldo (G-goi; T-L). Ref.: A (kakalardarro, kakarraldo, karkaraldo, karrakaldo); EI 171; Iz Ulz, UrrAnz; Etxba Eib; Elexp Berg. Escarabajo. “Escarbot, et aussi cerf-volant” H. “Scarabée” T-L. “Ardi-korotza dan lekuan, ez da urriñ kakalardua” Etxba Eib. “Udako illun abarrian, adardun kakalarduak egan agertzen ziran” Ib. “Kakalarduak baldar-baldar eitten dabe egaran” Elexp Berg. Cf. Baraib 141: “Kakaldarro, escarabajo” y LexBi s.v. cacarraldo. v. kakamarlo. Ona emen [sapoak] sarrien iaten dabezan piztiak: iñurri edo txingurriak, parasma edo aremu edo armiarmak, kakarraldoak. Ezale 1898, 127b. Iru edo lau bidar jaurtigi du aora zetorkion iraña deadarrez […]: Gezurti! Kakalardo! Labezomorro! Ag G 352. Kakarraldoen bildurragaitik / an geratu ddat senarra. (V-m) A EY IV 20. Sorun belarra jaten ai zela kakalardua ankapin artu izandu men-tzun zaldiyak. (AN-gip). JMB Mund II 158. Bei-pekotzetan zeinbat gure kakarraldo ibilli oi dire. Kk Ab II 140. Ikusiko bazendu azkonarrak zelako pozik yaten dauzen kakarralduek! Ib. 140. Karramarro (kakalardo) bat etorren Arabatik Oñatira. And AUzta 56. Kirkirrak, kotxorroak, karrakaldoak eta abar batzen zituzten muttikoak. Osk Kurl 204. Txindurritxua atxurrian da / kakalardua laiatzen. BasoM 164. v. tbn. EZBB II 31. Zendoia 170. Karrakaldo: Txill Let 65.

2. “Pelma, latoso. Aspertua nago ume kakalardo onekin” Elexp Berg.

Sinonimoak: iz.

[kakamarloa]: kakamarlo Ipar., kakarraldo Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Zool.) escarabajo (2) iz./izond. estúpido, -a; zampabollos (epíteto despectivo)
fr  iz. scarabée, escarbot
en iz. beetle
port iz. escaravelho

Testuinguruan

Ardi gorotza den lekuan, ez da urrun kakalardoa. (Hiztegi Batua)

Aspertua nago ume kakalardo onekin. Elexp Berg. (Orotariko Euskal Hiztegia)