karel
iz. 1. Itsasontzietan, albo bakoitzaren goialdea edo goiko ertza. Arraunari eusteko karelean jartzen den toleta. 2. Erortzeko arriskua dagoen lekuetan (zubi, terraza, balkoi, etab.etan) jartzen den petril– edo baranda-moduko babesgarria. 3. Ertza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â iz.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) (Itsas.) borda, carel; regala (2) (Eraik.) parapeto, antepecho, pretil, baranda (de seguridad) (3) orilla, borde, esquina; pozal, brocal [del pozo]
fr (Itsas.) bord
en (Itsas.) gunwale
port (1) Mar borda Æ’, amurada Æ’. (2) mureta, parapeito, peitoril
Entzun:
GAUZA ARINEN ALDE
Geriza
haizetan,
zer beste
behar da, ba bizitzeko?
Aulki bat,
ohe bat, izarak,
bi esku, neureez aparte…Nork ez du zurekin
ezin zenba
gau oso nahi?
Xerlo hori hau
kiribilduz lokartzea?
Gerizaren
gerizan,
itzal bat
itzal bati so.
Luma baten pisua
ezpainez ezpain.Ontzi bat
lakuan,
zer beste
behar da, ba bizitzeko?
Arraun bat
edo bi aukeran…
gozoki, hondoratzeko.Ametsak
ezin zenba ahala:
laurogei, ehun edo mila;
zaharrak
usteldu orduko
berriak rekamaran prest.Beude gure zain
Paris, Roma, eta Amsterdam.
Egin zuk arraun,
nekatuta naukazu gaur.
Kareletik zama bota;
nire kontu
kantu leun hau
etorkizun urrunaren
zamarik gabe. [Gauza arinen alde, Harkaitz Cano (letra) / Iker Lauroba (abestia)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply