katagorri
iz. ZOOL. Zuhaitzetan bizi diren esziuridoen familiako zenbait ugaztun karraskariren izen arrunta. • katagorri arrunt. 24 cm-ko gorputz gorrixka eta tamaina bertsuko isats iletsua dauka. Haziz eta landarez elikatzen da bereziki eta Europa osoan bizi da (Sciurus vulgaris).
Txopi 12:06 am on 2011/08/29 Permalink
katagorri = katu gorri
Maite 9:09 am on 2011/08/29 Permalink
Txopi, kolorearekin jarraituz, atzo esan zidan @luistxo -k ondo zegoela hitz hau jartzea; izan ere, ume guztiek -Disneyren filmak direla eta- uste baitute katagorriak grisak direla (amerikar filmetan horrela azaltzen dira beti). Eta hara non, Harluxeten bila nabilela, ikusten dudan bi mota ezberdinetakoak direla: katagorri arruntak (hemen ditugunak, zuk diozun bezala, ‘katu gorriak’; eta katagorri grisak, jatorriz iparramerikarrak). Beti ikasten da zerbait… 🙂
Txopi 2:54 pm on 2011/08/31 Permalink
Kontxo, ba bai, beti ikasten da zerbait 🙂