kaudimen

iz. Enpresak, ohizko jardueran aldaketarik sortu gabe, zorrak epemugan kitatzeko duen gaitasuna. (Euskalterm)

Wikipedian:

Ekonomian, kaudimena pertsona edo enpresa batek, jardueran aurrera jarraituz gero, bere zorrak epe labur, ertain zein luzera kitatu edo ordaintzeko duen ahalmenari deritzo. Zorrei aurre egiteko gai direnean, pertsonak eta enpresak kaudimendunak direla esaten da. Horrela ez bada, kaudimengabeak direla esaten da. Kaudimena enpresa bateko egoera ekonomiko orokorraren adierazle gisa erabiltzen da: kaudimena ezaugarri onuragarria da eta, behar izanez gero, enpresak bere jardueran jarraitu eta helburu berriei ekiteko baliabide gehigarriak mailegatu dakizkiokeela adierazten du.

Orotariko Euskal hiztegian:

kaudimen ( Dv  > A).

“Ressources pour servir de garantie; solvabilité; bien qui puisse répondre à une debte” Dv. v. gaudimen.

gaudimen (L-ain, BN-baig ap. A; H).

1.Recursos que sirven de garantía, bienes que responden de una deuda, solvencia” A.

Garantía. Frantziak ez ditu bere haurrak abandonatzen; galdeginen ditu han [Algerian] egonen direnentzat gaudimen edo garantiak. Herr 5-10-1961, 1.

2.Jouissance” H.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (Ekon.) solvencia [certificado de solvencia: kaudimen-ziurtagiria; falta de solvencia: kaudimen-gabezia.]
fr (Ekon.) solvabilité
en solvency
port solvência

Entzun:

Harryk bere lehenbiziko artista aurkitu zuen, lehenbizikoa eta bakarra, eta hurrengo zortzi urteetan galeriak aski kaudimen izan zuen Smith-en lanei esker. [Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Ni neu sinistuta nago hildakoak kaudimen direla besteentzat. [Gerrako pilotu, Antoine Saint-Exupéry / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

 

kaudimen (Argazkia: redcumes.com)