kedar

iz. 1. Osorik erretzen ez den zerbaitek ekoizten duen gai beltza, partikula txikiz osatua. Kebidean atxikita gelditzen den kedarra. 2. (Ipar.) Behazuna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.

    [behazuna]: behazun, gibelmin g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) hollín, tizne (2) (Ipar.) hiel
fr suie, noir de fumée
en soot
port fuligem

Norbaitek inoiz

Baldin norbaitek inoiz teilatu itsusi batzu
marraztuko balitu leihoaz bestalde
mareak behera egingo balu iratzargailuaren orratzetan
kedarretan baino ezin imajinaturik nire ostatua
egunsentiaren helizeak
itsuen begietan baino biziko ez balira
bizitzaren esku anorexiara kateatzen gaituen
ohitura
baldin zure ahotsak inoiz erdietsiko balu
gramofono pare bateko pisu atomikoa
erlojuen ibaiertz baztertuak oroituko banitu
hiriko orratzak denbora guztia karreatzeko
eskorga geldiak balira
edo josteko behebarruak itsuak
elkar entzun gabe musukatuko balira
kedarretan baino ezin imajinaturik nire ostatua
baldin norbaitek inoiz teilatu itsusi batzu
marraztuko balitu leihoaz honantz gaindegian nik lizar hotsa atera ordu behorrek behetik egiten zuten irrintziak bihotzondoan eragiten zidan birbirrekoa!

Kea behelainopean bezala, Harkaitz Cano (Susa poesia, 1994)