kolore

iz. 1. Uhinluzera jakineko uhin elektromagnetikoek begian sortzen duten sentsazioa. Ostadarraren koloreak. Kolore osagarriak. 2. Koloredun substantzia edo materia. Koloreak nahastu. 3. Zuri, beltz eta grisari kontrajartzen zaiona. Koloretako filma. 4. Koloreak begietan eragiten duen sentsazioaren antzekoa sortzen duen itxura; -abardura-ugaritasuna edo bizitasuna. Kolorerik gabeko idazkera. 5. (hed.) Talde baten iritzi–abardura edo ikuspegi politikoa. Kolore bakarreko gobernua. 6. (pl.) Herri, estatu, kirol-talde, etab.ak bereizgarri moduan hartzen duen ikur koloreduna; kirol-talde baten uniformea. Bere klubaren koloreak defenditzen. 7. Karta frantsesak banatzen diren lau sailetako bakoitza (bihotz, diamante, hirusta eta pika). • kolore bero. PINT. Ik. bero. || kolore hotz. PINT. Ik. hotz. || kolore primario. Beraiek nahastuz gainerako kolore guztiak sortzen dituzten koloreen multzoa (era honetako multzo asko osa daitezke, eta erabiliena gorri, berde eta urdinaren hirukotea da; pinturan, gorri, hori eta urdina). Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[margoa]
margo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) color (2) colorido (3) opinión, ideología, color
fr couleur
en (1) colour (Br); color (Am) (2) colouring (Br); coloring (Am); colour(s) (Br); color(s) (Am)
port cor

Abestia entzun eta ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.